Kirol kontuak
Joan den astean egon nintzen Espainiako Itzuliko etapa batzuk ikusten eta asko poztu nintzen Igor Anton egiten ari zen karrerarekin. Gehienok jakingo duzue nola joan zen lurrera asteburuan eta astelehenean Mikel Nievek irabazi zuela beste etapa handi bat. Nik baino hobeto kontatzen du dena Ander Izagirrek.
Igandean, Urdaibaik irabazi zuen Kontxako Estropada lehenengo aldiz. Ederki ospatu zuten bermeotarrek garaipena, baina garaileak daudenean, beti daude galtzaileak. Kasu honetan, Sestaoko Kaiku eta taldea baino gehiago Jose Luis Korta. Irabazle txarra denez eta galtzaile okerragoa, dopin kontuak astindu zituen. Ikusiko dugu zer gertatzen den.
Azkenik, gaur enteratu naiz Bartzelona futbol taldearen Peñek Trobada antolatu dutela Donostian urrian. Enrique Ramos zinegotzi sozialistak horren inguruan idatzi du bere blogean: Sin comerlo ni beberlo. Ederra montatu du. Azken gabonetan kaleko argiak zirela eta ez zirela izandakoa etorri zait gogora.
Aupa, Utikan!
Denetarik dago, bai. Mundo Real blogean ageri den apunte honek egoneza horren berri ematen du: La cumbre mundial de peñas del Barcelona ya desata críticas entre donostiarras y realistas.
Agur.