Kanti peaten
Gaur arratsaldean argazki makinan nituen irudiak deskargatzen ibili naiz. Ekainaren azken larunbatean Zapato Azule ospatzen da Ondarroan. Egun horretan bertan gipuzkoar koadrila batek despedida egin zien hiru laguni. Hamarren bat argazki atera nituen, baina ez ditut denak igo flickr-era, koadrila kideak nabarmen ez uztearren.
Egunen batean ni horrela ikusiz gero kalean zehar, eman toke bat. Niri edo inguruko norbaiti. Arren.
Kanti peaten esaten zaio honi Ondarrun.
Despedidak gorrotatzen dittut!! Mozorruak, kartelak, pittiliñak forma guztietan.....Zoratu egin gara, ala? Neu be ez naiz iñoiz holan ibili, eta holakorik bada, ni ez naiz juaten. Auzo-lotsia emoten dabe, uagh!