Ez naiz batere Pedro J. Ramírez zalea, baina duela gutxi kasu egin eta artikulu honetan (Farsa y licencia del monarca castizo) aipatutako Final de partida liburua irakurri berri dut. Ana Romero kazetariak idatzitakoa (2010-2014 urteetan zehar El Mundo egunkariko errege gaietarako korrespontsala) Juan Carlos I erregearen abdikazioa eta aurreko urte horien errepasoa egiten du bertan.
Ostiral batean harrapatuz gero, asteburu batean irakurriko duzu eta hori da nik egin nuena maiatzaren hasieran. Liburuari buruz idatzi nahi nuen blogean, baina atzeratu egin naiz eta jada ez naiz gauza askotaz gogoratzen. Tamalez, ez nuen ezer azpimarratu.
Liburuko 12. kapitulua berrirakurri dut (Ni un minuto más) eta bertan Ana Romerok bederatzi puntutan laburbiltzen du abdikazio garaiko hainbat kontu garrantzitsu.
Interesa izanez gero, hona hemen, gaztelaniaz: Juan Carlos I y Felipe González, tremendo combo.