Josep Plaren libreta grisa sarean
Pare bat aldiz egon naiz Josep Pla idazlearen jaioterrian, oporretan. Jaiotetxea (uste dut fundazioak egoitza duen tokian bertan jaio zela Pla) behin bakarrik bisitatu dut. Saiatu naiz haren liburu batzuk irakurtzen, baina soilik El Quadern gris (El Cuaderno gris hobe, gazteleraz leitu bainuen) bukatu dut. Ahaztu egiten zaizkit irakurri ahala liburuak, baina gozatu ederra hartu nuela bai dudala gogoan.
Aurreko batean Fundació Josep Pla izenekotik e-maila jaso nuen adierazteko libreta datozen bi urteetan igoko zuela sarera fundazioak berak. Ez dago garbi noiz dagoen idatzita: batzuen arabera, liburuak aipatzen dituen urteetan, 1918tik 1919ra; beste batzuen arabera, geroago daude idatzita (1960. hamarkada arte ez baitziren agertu eta harrigarria baita idazle gazte batek horrelako heldutasuna izatea). Dena dela, lehenengo apuntea 1918ko martxoaren 8koa da eta, laurogeita hamar urte beranduago, sarean dago jada (baita 9, 11 eta 14koak ere). Horrela hasten da:
"Com que hi ha tanta grip, han hagut de clausurar la Universitat. D’ençà d’aquest fet, el meu germà i jo vivim a casa, a Palafrugell, amb la família. Som dos estudiants desvagats. El meu germà, que és un gran afeccionat a jugar a futbol –malgrat haver-s’hi ja trencat un braç i una cama–, el veig purament a les hores de repàs. Ell fa la seva vida. Jo vaig tirant. No enyoro pas Barcelona i menys la Universitat. La vida de poble, amb els amics que hi tinc, m’agrada".
Orduan gripe espainiarra zen arazo, gaur hegazti gripea izan daiteke.
Gehiago El quadern gris blogean.
Niri ere asko gustatu zitzaidan liburua, Iturri. Plazalea nintzen lehendik ere, eta Letek oparitu zidanean, flipatu egin nuen. Seko harrituta gelditu nintzen gazte harek erakusten zuen heldutasun eta sakontasunarekin; baina gero, literaturaz nik baino gehiago dakiten batzuek ziurtatu zidaten datua (adinarena)ez zela egiazkoa. En fin... beste desilusio bat bizitzan... Hala ere, horrek ez dio liburuari berari baliorik kentzen. Bide batez esanda, Elnarena ere oso interesgarria. Mila esker. Igande ona izan!