John Carlinen bertsioa Arnaldo Otegiri egin behar zion elkarrizketaz
Kutxak Donostiara ekarri zuen atzo John Carlin idazle eta kazetari ezaguna. El País periodikuan idazteaz gain, El Factor Humano liburua (Playing The Enemy) kaleratu zuen iaz. Liburu horren eskubideak erosi zituen Morgan Freeman aktoreak eta Clint Eastwood-ek zuzendu du Invictus filma, Nelson Mandelak pasa den mendeko 90. harmarkadan nola lortu zuen Hegoafrikan gerra ekiditea ezagutzera emateko asmoz. Izan ere, kazetari lanetan ibili baitzen garai hartan John Hegoafrikan.
Atzoko gaia beste bat zen, baina. Erresilientziari buruz hitz egitera etorri baitzen Carlin, Juan Carlos Cubeirorekin batera Kutxak Andia kalean duen aretora. Gipuzkoa Aurrera ekimenaren gordasolapean antolaturiko ekitaldia zen. Horren aurretik, bikoteak beste jardunaldi batean hartu du parte, baina hau ez zegoen jende guztiari irekia.
Solasaldian zehar Carlinek aipatu du Euskal Herriak Hegoafrikara begiratu beharra duela hemengo gatazka konpontze aldera. Aukera ezin hobea zen eta galdetu egin diot ea zergatik ez zen aurrera atera Arnaldo Otegiri egin behar zion elkarrizketa.
Carlinek esan du gutxi gorabehera: "Estaba esperando que alguien me hiciera esta pregunta aquí. He leído muchas cosas al respecto que no se ajustan a la verdad. Pero no me ha extrañado nada esto, conociendo como conozco a los de mi gremio (los periodistas). Fue una iniciativa en común con El País. No es cierto que el Gobierno nos denegara el permiso para la entrevista. Simplemente no nos contestaron. Puede que la carta no llegara a su destino. ¡Quién sabe! En todo caso, fue una pena que no pudiera entrevistar a Arnaldo Otegi".
Erosoagoa iruditu zaio, noski, Hegoafrikan aurten ospatuko den Munduko Futbol Txapelketari buruz egin diodan hurrengo galdera. Amaieran, interesa agertu du Imanol Murua Uriak Loiolako prozesuari buruz atera berri duen liburuari buruz. Eta galdetu du noiz plazaratuko den gaztelaniazko edizioa.
La versión de John Carlin sobre la fallida entrevista a Arnaldo Otegi, este apunte en castellano.