Joan Melék bankari etikoa dirudi
Javier Ortizen Economía con trampa apuntean Miren izeneko pertsona batek bi bideo utzi ditu. Lehenengoak Europar Batasuneko politiken trikimailuak kontatzen ditu hiru minututan.
Goikoa interesgarria da, baina igande goiz honetan ordenagailura itsatsita utzi nauena beste bat da: Dinero y conciencia. Bertan, 2010eko maiatzean Joan Melé izeneko bankari batek emandako hitzaldi luze bat da. Gizon hau ez da bankari arrunta: Triodos Bankuko zuzendariordea da, Banku Etikoa kategorian sartzen dena.
Arazoa da baina, luzea dela goiko bideo hau: ordu t´erdikoa. Denbora hori ez baduzue, ikusi beste hau. Asamblea de Majaras blogean topatu dut. ATTAC TVk eginiko hamaika minutu pasatxoko elkarrizketa bat da.
Buruari eragiteko igandeko goiz zein arratsalderako ariketa aproposak.
Banca Ética - Entrevista a Joan Melé from ATTAC.TV on Vimeo.
Joan Melé parece un banquero ético, este apunte en castellano.
Bi gauza datozkit neri gizon honi entzutean: bata, zer egiten duen bankari lanetan. Mundu aldatu nahi badu, zergaitik ez da dedikatzen politikara? Ez al da bide laburragoa? Gustora egingo niokeen galdera. Bestea, zergaitik ez zaizkien alderdi buruei galdetzen berak airean uzten dituen guzti hoiek. (batipat, partiduen finantziazioarena).
Ni berak aipatzen duen eszeptiko hoietako bat naiz, baina gauzak zer diren, berarekin fidatzen naiz.
Ondo gordetzeko modukoak bideoak Iturri, estimatzen da.