Pagolaren Jesus
Chirbes-ekin pasatako tarteak albo batera utzita, goazen Jesusengana.
Jose Antonio Pagola bezala, ni neu ere harrituta nago Jesusi buruzko liburuaren 20.000 ale saldu direla jakiterakoan. Setienen garaian (honek ere kaleratu berri du liburu bat) Gipuzkoako bikarioa izandakoak, zazpi urte pasa omen ditu Jesusi buruzko liburua prestatzen eta ahalegin horrek izan du orain goian aipaturiko harrera ona. Dena den, orain dio bost urte behar dituela bigarren zatia prestatzeko.
Igande honetan Jorge Napalek eginiko elkarrizketa publikatu du Noticias de Gipuzkoak. Atentzioa deitu didaten bi kontu, itxuraz anekdotikoak, aipatzera ausartuko naiz. Ea elkarrizketa irakurtzeko gogoa pizten dizueten.
Putak eta interviu
“Se está vendiendo en varios centros comerciales. Yo que vivo en el Antiguo, incluso lo he visto en kioskos junto a revistas como Hola (…) Jesús también anduvo acogiendo a prostitutas, de modo que me parece genial que esta publicación se vea junto a revistas como puede ser Interviu”.
Zer esan nahi du apaizak? Interviun titiak erakusten dituztenak putak direla? Eskapada galanta, berea edo kazetariarena. Cristina Garaizabal psikologa eta Hetaira kolektiboko lehendakariarekin hitz egiteko aholkatuko diot. Bere iritziak hobeto ezagutzeko Argian Amets Arzallusek eginiko elkarrizketa irakur dezake.
Internet
“No podría haber hecho este libro por Internet. Si no hubiera sido por la Red, habría tenido que moverme por todas las bibliotecas del mundo. Con Internet he logrado hacerme con más de 600 libros sobre la figura histórica de Jesús. Gracias a Amazon y otros buscadores he podido conseguir lo último que está saliendo en Nueva York o Australia (…) Me ha ayudado una secretaria”.
Badakit ez dela gauza bera, baina aurreko batean Julen Iturbe artisauari irakurritakoa etorri zait burura paragrafo hori leitu ondoren. Eta betikoa, gizon batean atzean, berdin du apaiza izatea tipoa, emakume bat (edo gehiago) ageri direla askotan.
Zer dioen Julenek? Laster horrelako anuntziyoak ikusiko ditugula: “Zuzendariaren bloga kudeatuko duen idazkaria behar da”. Jesus, Maria eta Jose!