Javier Ortiz hil zela hiru urte bete dira #ortizperiodista
Dear JOR,
Batzuk oraindik pentsatzen dugu Jamaikara joan zinela, baina duela bi urte zure laguna den Rafa Chirbesek Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean eginiko omenaldian esan bezala, ez, zenuen alde egin: hil egin zinen. Horixe da egia berdaderua.
Atzo, zure heriotzaren hirugarren urteurrena bete zen egunean, #ortizperiodista traola mugitu genuen twitter sarean eta storify erabili dut emaitza garrantzitsuenak-edo jasotzeko modu ikusgarrian.
Hunkigarriena zure ahotsa berriro entzuteko aukera izatea izan zen (El Mentiderokoei esker).
Larre hauetatik barrena jarraituko dugu, nahiz eta gauzak Pierre Rocke Castell-ek jasotako argazki honetan bezalatsu egon (Leire Txargaini esker izan dut erretratu argigarri horren berri).
Gora Euskadi hasta Calcuta!