Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Iturria non dago?

Iturria non dago?

Mikel Iturria 2008/08/01 05:00
Jatorrira iristea zein zaila den Interneten. Batzuetan, behintzat.

Atzo La Tafaneran Londreseko diskoteka ekologiko baten berri ematen zuten. Albisteak dio jendeak dantza egitean sortutako energia elektrizitate bihurtu nahi dutela. Ezagutzen ez duenarentzat, argi dezadan La Tafanera gure zabaldu.com edo EITBk sorturiko aupatu.com zerbitzuen kide katalana dela. Hau da, irakurleek jartzen dituzte bertan albisteak eta nahi duenak eman dezake aldeko zein kontrako botoa, baita paso egin ere.

Albisteak absurdiari.com webgunera eramaten zaitu. Bertan, diarioresponsable.com izeneko buletinean agertu zela dio eta bukaeran Europapress agentziatik hartu dutela. Europapress-eko loturak eramaten zaitu agentzia honen azalera eta uztailaren 22tik denbora dexente pasa denez, batek daki non geratu den.

Goazen ba diarioresponsable.com webgunearen azalera. Hor, behintzat, oraingoz ageri da notizia portadan. Nahiz eta behe samarrean ageri den Una discoteca ecológica en Londres izenburupean. Gehiago irakurri nahi badugu, Viajes Destinos izeneko beste webgune batera egin behar da salto. Uztailaren 18an azaldu zen hemen.

Lasai, zeren eta azpialdean beste iturri bat aipatzen da. Diario del viajero. Bertan klik eginez gero, uztailaren 10ean publikatu zela dakigu. Ecología verde webgunetik hartu zutela diote (bertan ekainaren 19an agertu zen), baina behintzat jada jartzen dute Club 4 Climate, ustez albistearen jatorria den webgunea. Surya Ecological Club du izena diskotekak eta uztailaren 10ean bertan zabaltzekoak zituen ateak.

Diario del Viajero-n dioten bezala, auskalo benetazko asmoa edo marketing hutsa ote den, baina niri atentzioa deitu didana izan da zenbat buelta eman behar izan ditudan jatorrizko iturrira joateko.

¿Dónde está la fuente?

alajaina!
alajaina! dio:
2008/08/01 13:01

gaizki gabiltza Iturria non dagoen galdetzen badezu, txo....kristal aurrean daukazu bere aurpegia! :-D

Informazioaren benetako iturria ezagutzea gauza zaila dek. Gehienetan EEBBtako blog edo komunikabide batek izaten da lehen iturria. Niretzat bitxiena da nola EFEko albiste batek meneamen edo agertzea. Azkenean denok gara albiste errepikatzaileak

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter