Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Irungo Harrera Sarea, harrotzeko moduko proiektua

Irungo Harrera Sarea, harrotzeko moduko proiektua

Mikel Iturria 2021/08/12 21:35
Txorakeria gutxi aguantatzeko adinean sartuta nabil bete-betean. Beraz, gaur Irungo Harrera Sareari buruz idatzi nahi dut, eskualdean dagoen proiektu interesgarria. Ez da bakarra, aintzat hartzeko hainbat proiektu baitago inguruan zein bazter askotan.

Irungo Harrera Sarea, una red ciudadana a la que mirar con orgullo, este apunte en castellano.

Igandean Gari Garaialderen argazki batek erakarri zuen nire arreta. Bilatu dut sarean, baina txioa ezabatu zuen. Ez dirudi albistea gertatu zen unean beste argazkilaririk zegoenik bertan, berak telefonoarekin egindako bat erabili baitzuen, adibidez, El Diario Vasco egunkariak. Hona hemen froga.

Ez dut mugikorrarekin argazkiak ateratzeko ohiturarik. Ez zait gustatzen, ez naiz eroso ibiltzen eta nire telefonoak kamera kaxkarra du; baina besterik ez denean... pic.twitter.com/rPUFKPSFjl

— Gari Garaialde (@GariGaraialde) August 9, 2021

Azken hilabeteetan Bidasoa ibaiaren inguruetan hil den hirugarren migrantearen berri ematen du argazkiak. Oraindik ez genekien nor zen.

Egunean bertan kontzentrazioa deitu zuen Irungo Harrera Sareak astelehen arratsalderako Udaletxe aurrean dagoen San Juan plazan.

Pertsona migratzaile bat hil da Irun eta Hendaia arteko muga igerian pasatzen saiatzerakoan.
Migrazio-politika arrazisten erruz hildako hirugarren migrantea da. pic.twitter.com/5tic68cLbZ

— Irungo Harrera Sarea (@IrungoHS) August 8, 2021

Dozenaka lagun elkartu ginen bertan, gehienak Irun, Hondarribia eta Hendaiakoak.

Nahi baino akats gehiago pilatu nituen gauean idatzitako hiru txio hauetan.

Dena pikutara doala ematen du batzuetan, baina Irungo Harrera Sarea bezalako guneak sortzen dira. Milaka lagun pasatzen ari dira Irundik azken urteetan eta seguru askok gogoratuko direla haietaz.https://t.co/UpKBFOej6I

— Mikel Iturria (@iturri) August 9, 2021

Oskar Ortiz de Guinea kazetaria handik barrena ibili da eta pare bat erreportaje majo egin ditu hildakoari buruz DVn.

Tres migrantes han muerto desde abril en Irun: Yaya y Abdoulaye ahogados en el Bidasoa y el tercero se suicidó en una orilla del río.
‘El sueño de Abdoulaye en Nantes acabó en Irun’ 👇🏽https://t.co/XNKD1vkpCA

— Oskar Ortiz de Guinea (@oskarguinea) August 11, 2021

Hildakoa Abdoulaye Koulibaly zen, Ginean duela 18 urte jaiotako gaztea. 2017an hasitako 5.000 kilometroko bidaiaren amaieran hil zen, osaba baitzeukan zain Nantes/Naoned hirian.

Maiatzean iritsi zen pateraz Kanariar Uharteetara. Uztailaren amaieran Kataluniara eraman zuten. Handik etorri berria zen Irunera bere kabuz.

Ibrahima Balde ere Gineakoa da, eta Amets Arzallusi handik honako bidaiari buruz kontatutakoak liburu bihurtu zituen lapurtarrak: Miñan. Pasa den udan irakurri eta hauxe idatzi nuen hemen. Laster gaztelaniaz, italieraz, katalanez... kaleratuko dute.

Amets Irungo Harrera Sarean ibilitakoa da, kobertura ematen migranteei, eta horrela ezagutu zuen Ibrahima.

Harrotzeko moduko proiektua da Irungo Harrera Sarea, goian esan dudan bezala. 100dik gora lagun ari baita eskualdean instituzioek egiten ez dutena bete nahian. 2018an hasi ziren, badira hiru urte lan isila eta eraginkorra egiten dabiltzala. Milaka pertsona artatu dituzte jada.

Webgunean sartuz gero, ikusiko duzue nortzuk diren, non dauden, zer eskaintzen duten, zer egiten duten eta abar.

Dut taldearen Petrolioa ere kanta aipatzen dute manifestuaren hasieran (Itsasartea zena, orain amildegia da), eta hau izan daiteke gaurko apunte honi amaiera emateko modu egokia.

Patera aipatu dut gorago. Patera hitz maitea da niretzat, horrela izendatu baikenuen Javier Ortizen irakurle taldearen posta zerrenda.

Ander Izagirreren gaurko zutabeak izen bera du. Dani Burgui, Iván Benítez, Maite Hernández eta Unai Beroiz fotokazetarien erakusketa batek azken egunetan Nafarroan izandako arazoen berri ematen du. Txioz jositako apuntea beste hari batekin amaituko dut, beraz.

Apuntearen argazkia Gari Garaialderena da.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter