Infoxikatuta
Igandean aipatu nuen bezala,
astelehenean hasi nintzen lantoki berrian. Ondorioak ateratzeko unea ez da hau
(badakizue, lehenengo egunetan ez zara ezertaz enteratzen eta egoera horretan
nago ni une honetan). Gainera, etxeko ordenagailua gaur arratsaldera arte ez
dut jasotzerik izan. Gauza batzuekin borrokan aritu ondoren, kezkagarriena izan
da konprobatzea ehundaka lotura nituela irakurri gabeak bloglines-en eta gehienak
antzarak perratzera bidali ditut.
Berrehundik gora jario izatera iritsi naiz eta garbiketa egiteko garaia da. Pixkanaka pixkanaka abiatu naiz eta jada lortu du ehun eta laurogeira jaistea jario kopurua, baina oraindik gehiago murriztu beharra dago.
Azken hiruzpalau asteetan, gainera, aste
egunetan oso gutxitan erosten dut prentsa. Nazkatuta nagoelako berri,
albiste eta abarrekin. Badakit ni jakinaren gainean egon gabe ere, munduak bere
martxa penagarria jarraituko duela, baina haize freskoa behar dut bolada batez.
Ikusiko dut zenbat denbora pasatzen dudan desinfoxikatzen.
En castellano
Kaixo, Iturri! gustuko izan dezazula lan berria eta urte askotarako. Muxuak L.