Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Ikusi nahi ez ditugun horma horiek

Ikusi nahi ez ditugun horma horiek

Mikel Iturria 2017/11/04 09:00
Migrazioak, trabak, hormak.

Urriaren bukaeran, hiru hizlari elkartu ziren San Telmo Museoan Migrazioak eta horma berriak izeneko gaia jorratzera. Simon Kuper eta Iñaki Gabilondo kazetariekin batera,  Dolores López antropologoa aritu zen, Migrazio arduraduna Bartzelonako Udalean.

Lópezek abuztuan hiri horretan izandako atentatuetako egileei buruz esandako gauza bat ekarri nahi nuen hona gaur. Hasiera batean, gazte haiek guztiek ez zeudela baztertuta zabaldu zen lau haizeetara, baina berak adierazi zuen hori ez zela horrela, gazte haiek sozialki baztertuta zeudela.

Orain arte bazterketa neurtzeko erabilitako irizpideak ez zaizkigula balio zioen Lópezek. Bere ustez, identitatearen aldetik jorratu behar dela gaia eta aipatu zuen, ikerketa batzuen arabera, gazte haiek bezalakoek "bertako abizenak" eta "itxura" dituen beste gazte batek baino 16 aukera gutxiago dituela lana aurkitzeko. Berdin gertatzen dela gazte horiek adin bereko neska-mutilekin ligatzen dutenean, familiek jartzen dituzten trabak medio.

Beste kontu amorragarri bat. Aiton-amonak etorkin izan eta bertan jaiotako seme-alabek edota bilobek erantzun beharreko galderak: -"Nongoa zara?". -"Bertakoa". -"Beno, eta zure aita?" -"Bera ere hemengoa da". -"Tira, eta aiton-amonak?"

Euskaldun berriekin gertatzen den gauza bera: autoak gidatzeko orduan garbi da noiz kendu daitekeen txofer hasi berriaren letra, baina noiz kendu daiteke norberaren identitatetik "berri" goian aipatutako kasuetan?

Buruan nuen bueltaka ideia hau aste honetan ezagun baten mezua jaso nuenean. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta berritzeko garaia iritsi zaio. Bertan hamabost bat urte daramatza jada. Jatorrizko herrialdetik ekarri beharreko paperen artean, agiri bat eskatzen zioten han higiezinik ez zuela ziurtatzeko. Bidalitako paperek ez omen dute hori frogatzen eta beste hilabete batez geratuko da errenta kobratu gabe. Desesperatuta zegoen.

Ikusi nahi ez ditugun horma horiek.

Muros que no queremos ver, este apunte en castellano.

Igeldotik

etiketak: migrazioak
inmigrazio masiboari stop
inmigrazio masiboari stop dio:
2017/11/07 10:11
Gixajoak, nongoak diren galdetzen dieten!

Ba, bai, arazoa identitatea da. Ez dira hemengoarekin identifikatzen. Katalunian 500.000 musulman daude, 1.000.000 pasatxo etorkin. NON zeuden erreferendumean eta manifestazioetan??
Zergatik abertzaleek daude hain kezkatuak etorkin gehiago etortzeko eta eurei dirua oparitzeko?? Akaso gure herriaren alde egiten dute eta ez naiz enteratu???
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter