Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Igande arratsaldea

Igande arratsaldea

Mikel Iturria 2019/01/06 21:59
Bizikletatik jaitsi naiz Londres Hotelaren inguruan. Julian eskusoinuarekin ari da betiko piezak jotzen.

Noriak ez diola patrika loditu. Agian gutxitu egin dela jendearen emana.

Badira hainbat hilabete ez genuela topo egiten. Uda iparraldean pasa ei du, baina egunero Urnietan lo.

Aiton bat geratu zaio begira. Berarekin doan semeari dirua eskatu eta bota egin dio.

Zaharrak begirada garbia du, bizia, arin mugitzen da, nahiz eta laurogeitaka urte izan jada.

Bera ere musikaria dela dio. Tronpeta eta saxoa, oker ez banago. Erriberako herri batekoak dira eta «Katiuska» zarzuela ikustera etorri dira Donostiara. Bi gau hartu dituzte hotel batean, gaurkoa da azkena.

Halako batean galdera aitonak Juliani: ea interesik ote lukeen akordeoi bat erosteko. Kapritxoagatik erosi zuela, baina gaur egun ez duela jotzen, besteak beste pisu handia duelako.

Aitonak dakien pieza baten notak jotzen ditu, Julianek hauspoari eragiten dion bitartean.

Telefonoak trukatzen dituzte eta modu adeitsuan esaten diote elkarri agur.

Hotza ari du eta jendea azkar mugitzen da alde batetik bestera.

Igande arratsaldea.

Domingo por la tarde, este apunte en castellano.

etiketak: donostia, musika
Gari A.
Gari A. dio:
2019/01/07 09:50
Urteberri on Iturri! Gustatu zait "larre berdeak etxe zuri teila gorriak..." motako post hau.
Mikel Iturria
Mikel Iturria dio:
2019/01/08 08:14
Aupa Gari!

Paisaiari eta jendeari begira egoteko moduko garaiak dira eta.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter