Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Hildakoen beatifikazioak

Hildakoen beatifikazioak

Mikel Iturria 2014/03/25 22:10
Gauza bat da hil berri direnengatik gutxieneko errespetua izatea. Bestea, beatifikazio okagarriak jasan behar izatea.

Iban del Camporen Un tal Eusebi dokumentalean badago gaur hona ekarri nahi dudan une gogoangarri bat. Bartzelonako kaleetan barrena bizilagunei eta turistei marrazkiak egiten dizkien jubilatu bat da Eusebi. Dokumentala duela hamar bat urte grabatutakoa da, baina uste dut oraindik ere bizi dela gure gizona. Dokumentalean agertzen da artistaren marrazkiak (700 edo 800) gordetzen dituen arrain saltzaile bat eta, gutxi gorabehera, horrelako solasaldia dago bien artean.

"-¿Cuándo se valora la obra de un artista? (Noiz baloratzen da artista baten lana?)"

"-Cuando se muere... (Hiltzen denean...)" erantzuten dio Eusebik.

"-Pues a ver si te mueres esta tarde... (Bada ea gaur arratsaldean bertan hiltzen zaren...)" zirikatzen dio arte bildumazaleak.

Bideo honetan 18. minututik aurrera.

Ez dakit beste herrietan berdin jokatzen den hil berri den jendearekin, baina Espainiako Estatuan CT delako kulturaren (Trantsizio garaiko Kultura) garai hauetan okagarria da figura politiko hil berriengatik medio ofizialek esaten dituztenak (Internetek, zer esanik ez Twitter-ek, kontrapisua egiten badu ere).

Azkuna Bilboko alkatea eta Suárez presidente espainiar ohia hil dira bata bestearen atzetik egun hauetan. Ez nituen gehiegi maite, baina prest nengoen errespetu minimoa gordetzeko. Adibidez, ezin beste alde batera begiratu biek ala biek pasatako kalbarioa gogoratzerakoan (Azkunak berak esana omen da ez ziola etsaiei ere desio berak sufritutakoa).

Ez dut ulertu nolatan jarraitu duen Azkunak azken momentura arte alkate postuan. Mito bat sortzeko? Nork bultzatu du hori? Suarezi dagokionez, 1981ean bera bakar-bakarrik utzi zuten askok gaur hitz hanpatuak dituzte haren alde eta badirudi Barajas aireportuak haren izena eramango duela. Alzheimerrak garaitu duenez, askoz ere zentzu gehiago duen jendeak dio hobe dela Alzheimer-aren aldeko Estatu politika sendoa egitea haren figura ondratu nahi bada.

Amaitu baino lehen, behin baino gehiagotan hona ekarri dudan pertsona baten testu berri bat. Pepe Rodriguezek txiokatutako Javier Ortizen hau: "Los muertos" (Hildakoak). Bi esaldi azpimarratuko nituzke:

"Deberíamos llegar a un gran acuerdo colectivo sobre el uso de los muertos." (Akordio kolektibo handia lortu beharko genuke hildakoen erabilerari buruz).

"A mí me importa un bledo hablar mal de los muertos, incluso cuando todavía están calentitos. Hace años, inicié una columna diciendo: «Ha muerto el tenista Vitas Gerulaitis. Era un imbécil". (Niri bost axola zait hildakoei buruz gaizki esaka ibiltzea, baita hil berri direla ere. Duela urte batzuk, zera esanaz hasi nuen zutabe bat: «Vitas Gerulaitis tenisa hil da. Ergel hutsa zen»).

Las beatificaciones de los muertos, este apunte en castellano.

patxi iturrizar
patxi iturrizar dio:
2014/03/28 19:15
Txillardegi ahaztu duzu. Bere izena liburutegi bati jarri nahi omen diote.
Agian ez da hain txarra norberaren hildakoak beatifikatzea...
iturri
iturri dio:
2014/03/29 09:39
Kaixo, Patxi.

Berriki gertatutako bi agintarien heriotzaren ondorengo "beatifikazio" prozesuaz ari nintzen.

Suarezekin oso nabarmena izan da: bakar-bakarrik utzi zutenek, "labankadaz" josi zutenek, orain hain faltsuak izatea eta makinaria guztia beatifikazioaren alde jartzea.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter