Heroi berria
Dear JOR:
Pasa den asteburuan, goizaldean, kabroi batek bikotekide ohia erail zuen Irunen. Malamaneran. Betiko moduan. Auto istripua eragin zuen aurretik, kotxetik aterarazi eta labana sartu ondoren haren biziarekin bukatzeko. Ez da gertatzen den lehen aldia eta, tamalez, ez da azkena izango.
Kontatzen dutenez, pertsona batek aurre egin zion hiltzaileari. Zenbait komunikabide eta agintarik heroi tratamendua eman nahi diote gizon honi. Are gehiago, "heroi bat dugu lantegian" lelodun kartela jarri omen dute fabrikan. Jesús Neira berria ere irakurri nuen igandean.
Gogoan izango duzue Bartzelonan, duela hilabete batzuk beste tipo tontolapiko batek metro-bagoi batean neska gazte bat jipoitzen harrapatu zutela bertako kamerek. Mutil bat ageri da eszenari begira, geldi. Koldartzat hartu zuten askok.
Baina unea iritsitakoan, auskalo zein dagoen plazara ateratzeko pronto: barruko koldar handia edo barruko heroi ttikia? Batek daki!
Zuk idatzita utzi zenuen "Todos no somos Marta" artikulu zentzuzko eta egokia. Komunikabideetan oihartzunik ez duen zenbat injustizia dagoen munduan eta a zer nolako beharra duen gizarte eri honek heroiak sortzeko.
Zaindu!
heroiak bakarrik existitzen dira, egunkariek sortzen badituzte...Eta tratu txarrei buruz, desberdintasuna dago beti istorio bat badago kontatzeko eta kulebroia egiteko, edo ez badago. Tristea da, baina komunikabideetan biolentzia guztiak ez dira inoiz berdinak, edo ez dute hainbeste lekurik merezi. Dena den, guri eta Justiziari dagokion arazoa da, ez "amarillismoari".