Heriotza plazan
Ez dut ikusi zezenak José Tomás Aguascalientes-eko plazan (Mexiko) nola harrapatu duen. Zertarako? Zergatik?
Ondo gogoan dut iaz antzerki aktore ezagunak nola hitz egiten zuen Bartzelonan hilabete batzuk aurretik ikusitako torero honen korrida baten inguruan. Hunkituta zegoen gizona, begiek dirdir egiten zioten.
Badakit ez dela kontu berria, baina oraindik harritu egiten naiz zezenketei buruzko albisteak kirol prentsan ikusten ditudanean (kultur orrialdeetan ere agertzen ziren garai batean behintzat). Igandean, adibidez, Marca periodikoaren webgunera sartu nintzenean hantxe ageri zen albistea (bertan izan nuen larritasunaren berri, gainera). Gauean, De la Morenak toreroaren aitarekin berba egiten zuen bitartean hartu ninduen loak.
Plaza batean geratuko denaren antza harrapatzen diot (ez nik bakarrik, noski). Eta Espainiako heroi berria izendatuko dute. Ahal duenak, bitartean, dirua egiten haren kontura.
Kaka zaharra!
Kirol orrialdeetan bakarrik izango balitz... "The Spanish Post"en azalean argazki handia eta guzti agertzen zan zauritutako "artista".
Enfin, odolaren usaina biolentziarren erresumena.