Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Hauteskunde sindikalak

Hauteskunde sindikalak

Mikel Iturria 2010/10/08 18:48
Hilabete honetan gure enpresan.

Uste dut 1993. urtearen bueltan sindikatu nintzela. Dena esan behar bada ere, ez oso konbentzitua. Gaur arte, afiliatu soila izan naiz.

Urriaren 25ean hauteskundeak ditugu enpresan eta, sindikatuan jende berria dagoenez, lista berritu baten parte izateko gonbitea jaso nuen. Zalantzak alde batera utzi ondoren, baiezkoa eman nuen.

Gaur, ostirala, izan dugu hautagaitza osatzen dugunon bilera. Ez dakigu zer nolako emaitzak lortuko ditugun, baina jendearen partehartzea nahitaezkoa dela uste dugu aurrera egitearren.

Urteak pasatu ditugu gure atea zaintzen zuen atezaina aldatu gabe eta, ez bere erruz bakarrik, gol piloa jaso du gure taldeak. Enpresak abantaila darama, baina gure esku dago egoera horri buelta ematea.

Esan bezala, hilaren 25ean dira hauteskundeak. Egoerari buelta ematea nahi baduzu, segi botoa ematera. Berdin du nori, baina segi botoa ematera.

Hona hemen The Redskins taldearen Unionize kanta. Negu Gorriak-ek egin zuen euskarazko bertsioa, baina ez dut sarean topatu (oharra: Spotifyn bai, Unionize). Hona hemen Sindikatu abestiaren letra euskaraz eta gaztelaniaz.

Elecciones sindicales, este apunte en castellano.

iturri
iturri dio:
2010/10/27 23:21

Eskerrik asko boto birtual horregatik, Itzain.

Itzain
Itzain dio:
2010/10/27 13:47

Animo Iturri! Nire bozka jasoko zenuke bertako langile banintz. Elkartu eta borrokatu beharra dago, dudik pe!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter