Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Hausnarketa garaia

Hausnarketa garaia

Mikel Iturria 2016/06/27 22:17
Igande gaua. Milaka, milioika ez esateagatik, lagun tontoak bezala ikusten nola PPk erraz samar buelta eman dion gainbeherari eta irabazi dituen Espainiako hauteskundeak ia 8 milioi boto batuz. Zergatik gertatu da hori? Hemen ez duzu erantzunik topatuko.

Atzoko gaua ez zen une aproposa eta gaur egunean zehar ez dut astirik izan pulamentuzko analisirik irakurtzeko ekainaren 26ko zaplastekoari buruz.

Dena den, harritu nau hainbat lagun ikusteak errua zaharrei eta Espainiako "paletoei" botatzen (“Puto pueblo de paletos” esaten zion tipo batek beste bati arratsaldean hondartzatik ateratzerakoan). Errua besteei botaz lasai asko geratu gaitezke eta, gainera, gero zerbeza batzuk hartzera joan Espainiak Italiaren aurka galdu duela ospatzeko. Izorrai! (bai, gu izorratuko gara).

EAEn eta Katalunian Ahal Duguk eta En Comú Podem suertatu dira irabazle, baina gainerako herrialdetan PP atera da garaile (Nafarroan ere UPN-PP).

Norbaiti irakurri diot euskaldunek eta kataluniarrek aldatu nahi izan dutela Espainia atzoko botoarekin, baina espainiarrek ez dutela nahi. Alternatiba gisa, Espainiako erresumatik alde egitea dela erremedio bakarra.

Badirudi “Bagoaz” esanda hori egina dagoela, baina hori jefe kaskarrek bezala jokatzea litzateke: hau da, ulertzea aginduak ahotik irten bezain pronto gauzatzen direla nahiak.

Autokritika jorratu zuten egunean ez nengoen eskolan eta ez naiz batere abila eremu horretan, baina ikusten dut jende asko berdintsu dabilela (ni bezala ez ziren klasean egongo gai hori eman zuten egunean: edo ez ziguten inoiz eskolan halakorik eman?).

Erraza da besteei errua botatzea, baina geure buruari ere erreparatu beharko diogu.

Tira, hobe isilik egotea.

Soinu banda: Black Man In A White World, Michael Kiwanuka (uztailaren 15ean kaleratuko den Love & Hate albumaren aurrerapena. Ea 2012ko Home again diskoa bezain ona den).

In memoriam: gaurko egunez, 1949an, jaio zen Tavernes de Valldigna herrian Rafael Chirbes idazlea. 2015eko abuztuan hil izan ez balitz, 67 urte beteko lituzke gaur.

Tiempo de reflexión, este apunte en castellano.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter