Hala, Mariano
Igandean, Espainiako Itzuliko etapa komentatzen zuen bitartean, Perico Delgadori ikusle batek galdetu zion nola motibatzen zen txirrindulari gisa. Delgadok erantzun zuen barrutik ateratzen zituela indarrak, gutxi gorabehera. Dena den, bere garaian ba omen zegoen txirrindulari bat, Mariano Sánchez, ozenki animatzen zuena bere burua: "Hala, Mariano" eta horrelakoak botatzen omen zituen pelotoian zihoala.
Barregarria da anekdota eta, batez ere, 80. hamarraldian txirrindularitza karrera egin zuen ziklista honen adibideak balio dit gaurko egunez ohetik altxatu, gosaldu, prestatu eta lanera joateko.
Udako oporren ostean, gaur, ozenki, "Hala, Iturri" esan beharko diot nire buruari.
Aupa, Iturri!!!! Asko balio dozu!!!! Animo!!!! Sarri esan bihar izaten detsat neure buruari: Animo, Leire! Egin ezian, ohetik atzau ezin! Besarkada haundi bat, wapo!!!