Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Gureak egin du

Gureak egin du

Mikel Iturria 2017/11/11 10:45
Kataluniari begira pasa ditugu azken asteak, baina gureak ere merezi du apunte txiki bat.

Abuztuan EHUko irakasle talde batek eta Euskal Herriko gehiengo sindikalak manifestu bat bultzatu zuten Kataluniako erreferendumaren alde (blokeatzailerik ez baduzue, salto egingo dizue publizitateak bost segundo bete baino lehen). EAJren aipamena zegoen tartean.

Alderdi Egunean erantzun gogorra eman zuen Andoni Ortuzarrek. Lehen fronte polititiko-militarra zena, fronte politiko-sindikala bihurtua zela orain.

«Ederki gaude» pentsatu nuen.

Behian hausnarrean

Azaroaren 4an manifestazioa zegoen Bilbon 155. artikuluaren aplikazioaren kontra. Aspaldiko partez, lagun batzuekin geratu eta hurbildu nintzen. Kazetarien mikrofonoen aurrean manifestazioa baloratzeko hitza hartu zuten lider nagusienek EAJ zuten jomugan.

Adinean aurrera noan heinean, gero eta nabarmenagoa da Euskal Herri honetan zaila dela hainbat proiektuk aurrera egitea belaunaldi bat edo bi desagertzen ez bada lehen lerrotik.

Anekdota moduan, Bilborako manifestaziora nola joan erabakitzen ari ginela, lagun batek X-ek autobusa antolatu zuela esan zuen. Han bera ez zela joango, sandiarekin eta berendiarekin topo ez egiteko.

Horra hor muga handi bat. Zahartu garela, batzuk besteok baino gehiago, eta gorriz ezabatuta ditugula jada izen mordoa gure koadernoan.

Beste muga bat: duela bi urte elkartu ginen lagun batzuk independentziari buruzko gogoetak egitera. Bi urte hauetan apenas izan garen gauza ezer egiteko. Jende asko derrepente hilda dago, neka-neka eginda.

Hirugarrena. Baketze prozesua dagoen bezala dagoela eta dozenaka preso daudela Espainiako eta Frantziako kartzeletan zientoka kilometrora.

Gauzak horrela zer prozesu soberanista edo erabakitzaile planteatu dezakegu?

Nik ez dut aukera handirik ikusten, esan bezala, belaunaldi bat edo bi etxera joan arte. Zalantza dut atzetik etorriko direnak zertan ibiliko diren gero.

Van Gaal Bartzelonako entrenatzaile zela kazetariari esandakoa ihardetsi diezadakezue: sempre negatifo. Horrela daukat gogoa une honetan.

Are gehiago: hurrengo hauteskundeetan baietz EAJk gora egin.

¡Al suelo, que vienen los nuestros!, este apunte en castellano.

Joxe Aranzabal
Joxe Aranzabal dio:
2017/11/11 14:15
Zure antzera nago ni ere, Mikel. Min handia eragin diogu elkarri, enpatia eskasa erakutsi diogu guk bezala pentsatzen ez duenari, motxila izugarria daramagu, kartzelak jendez beteta… Nik ere uste dut belaunaldi bat edo bi pasatu beharko direla gure arteko panorama aldatu eta zerbaiti ekin aurretik.
Mikel Iturria
Mikel Iturria dio:
2017/11/11 19:11
Eskerrik asko, Joxe. Inguruan jende asko daukat horrela. Eta ez bakarrik Euskal Herrian.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter