Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Guillermo Nagore: hamar hilabetez mundua korritzen #galtzeimer

Guillermo Nagore: hamar hilabetez mundua korritzen #galtzeimer

Mikel Iturria 2012/02/23 23:33
Kazetari nafar honek La memoria es el camino ekimena abiatuko du martxoaren 18an. Finisterretik Jerusalemera.

Behin baino gehiagotan ekarri dut hona #galtzeimer izeneko etiketa. Kontatu ditut ere etiketa hori erabiliz orain, seguruenik, kontatuko ez nituen gauzak, baina bere garaian nire barrutik atera behar nituenak. Aita bizirik dago, baina hasi da jada bere burutik aurpegi batzuk ezabatzen. Eta hori drama bat da, bera gehien zaindu duen ama baita bere albumetik desagertu den lehena.

Gaur, Alzheimer gaitzarekin zerikusia duen proiektu bat aipatzera nator. Guillermo Nagore kazetari nafarra da. Noticias de Gipuzkoa periodikuan egon da lanean duela gutxira arte. Egunkaria utzi eta La memoria es el camino proiektuari ekin dio: martxoaren 18tik aurrera, 10 hilabete pasako ditu Finisterre eta Jerusalem lotzen dituen bidea oinez egiten, bakarrik.

Alzheimerra aitzaki hartuta abiatuko da eta alemaniar doktorearen izena daraman gaitzaren bandera eramango du hilabete hauetan. Bidearen leloa: Alzheimer-ari buruzko estatu politika baten alde.

Nire egokia iruditu zait proposamena eta, gainera, modu xumez bada ere, bidaia laguntzea erabaki dut. Horren beharra ere baitu Nagore ibiltariak. Oraingoz El Naturalista marka da dirua jarri duen enpresa bakarra. Enpresen bidea ez da oztopo norbanakoen laguntza ere jasotzeko.

Nola lagundu dezakezue? Hona hemen modua, La memoria es el camino: donativos.

Zorte on Guillermori haurdunaldia baino pixkat luzeagoa den bidai honetan. Haren berri izango dugu La memoria es el camino blogean.

Guillermo Nagore, diez meses pateando desde Finisterre a Jerusalén #galtzeimer, este apunte en castellano.

iturri
iturri dio:
2012/02/26 11:01

Aupale, Patxi.

Ez dut pertsonalki ezagutzen Guillermo, baina interesgarria iruditu zait haren proiektua.

Martxoaren 18an hasita, apirilaren hasieran-edo pasako da Euskal Herritik barna. Ea berarekin egoteko parada dudan, dugun.

Aio.

patxi lurra
patxi lurra dio:
2012/02/25 08:49

Oso apunte interesgarria. Agian Ahuntzareneguerdikodoministikuratuko dot, halako batez. Besarkada bat, Iturri.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter