Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Guardia Zibilaren ereserkia jarri zuen kazetaria

Guardia Zibilaren ereserkia jarri zuen kazetaria

Mikel Iturria 2008/03/24 20:00
Espainiako periodikoetan Alderdi Komunistaren legeztatzearen berri eman zuen kazetaria izan zela gogoratzen dute heriotza-oharrean. Baina nik Benemeritaren ereserkia jartzeagatik gogoratuko dut tipoa.

Alejo García irrati-gizona hil zen pasa den ostiralean Malagan. 71 urte zituen. Igandeko periodiko batean irakurri nuen PCEren legeztatzearen berri eman zuen kazetaria izan zela. Gaur konprobatu dut sarean beste askok gauza bera errepikatzen dutela.

Nik, berriz, 1997ko uztailaren hasieran buruan iltzatuta geratu zaidan beste gauza batengatik oroitzen dut. Autoz gentozen Andaluziatik, hogei eguneko oporraldiari amaiera emanez. Urte t´erdiz bahituta zegoen Ortega Lara askatzea lortu zuen Guardia Zibilak uztailaren 1ean. Albistea ona zen, dudarik ez, baina komunikabideak erakunde armatuaren merituak behin eta berriro goraipatzen ari ziren ondorengo orduetan.

Irratia entzuten gentozen. RNEn egiten zuen lan garai hartan Alejo Garcíak, goizeko saioan. Albistegietatik bueltan izan zela uste dut, hara non hasten den gizona: Atendiendo a las múltiples llamadas recibidas, a continuación nos disponemos a escuchar el himno de la Guardia Civil”. Hortxe bukatu zen irratsaioa guretzat.

Diotenez, PCEren legeztatzearen berri ostiral santu batean eman zuen eta beste ostiral santu batean, ia hogeita hamaika urte beranduago zendu da. El Mundo periodikoaren webgunean entzun daiteke nola eman zuen albistea. Kostatu zitzaion arrankatzea.

En castellano

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter