Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Gau txar bat

Gau txar bat

Mikel Iturria 2020/12/25 09:00
Ander Izagirreren zutabea. El Diario Vasco. 2020ko abenduaren 24an argitaratua.

La columna de @anderiza de ayer invita a reflexionar de qué va la vida. Hoy, mañana y siempre. Léanla. Está suprema. pic.twitter.com/gR6hot7bqa

— JuanPablo Mtz-Cajiga (@JuanChavito) December 25, 2020

«Abenduaren 20a, duela urte batzuk, nire furgoneta meloneroan sartu nintzen goizeko zazpietan, oraindik gau iluna zela. Kontaktuan sartu giltza, buelta eman eta ahots bat entzun nuen gertu: Hola, buenos días. Irratia izango zela pentsatu nuen, baina itzalita zegoen. Biratu eta atzealdean, iluntasunean, sumatu nuen gizon bat erdi makurtua, altxatzen, besoak mugituz. Beldurrezko oihu batek egin zidan ihes. Oso urduri hitz egin zidan gizonak: ¡Tranquilo, yo solo dormir, no pasa nada!».

«Berrogeitaka urteko aljeriarra zen, gaua bertan pasatzera sartu zena, giltzaz itxi ez nuen atzeko atetik. Desenkusatu egin zen, tarte batez hizketan aritu ginen, bere abenturak eta itxaropenak kontatu zizkidan, manta jaso eta kalean gora alde egin zuen».

«A zer gau gogorrak pasa beharko zituen, hainbeste hotz, bakardade eta beldurrez gainezka. Aljeriarraren istorioa (pertsona bat bakar-bakarrik lurralde arrotzean, gau izoztua pasatzeko hartuko duen inor gabe) duela bi mila urteko bikotearena da funtsean, arotza eta haurdun dagoen emakumearena, ustez gaur ospatzen duguna».

«Gabonak guri buruz eta gainerakoak nola tratatzen ditugun galdegiten digun istorioa dira, eta hain da galdera zuzena ezen agian horregatik isilarazten baitugu kaleko argiak, erosketen burrunba eta oparien zalaparta artean. Agian ez onartzeagatik bi mila urte ondoren gauza bera egiten dugula: ez ikusiarena egin, beldur izan edo kanporatu aterpe bila daudenak».

Esan bezala, 2020ko abenduaren 24an plazaratu du El Diario Vascok Ander Izagirreren Noche mala zutabea.

Merezi duelakoan euskaraz jarri dut. Beste batek hobeto euskaratuko luke, baina nik egin dut eta horixe atera zait.

Aljeriar bat aipatzen du Anderrek testuan eta boteprontoan niri 1958an Oranen (Aljeria) jaio eta 2018an Parisen (Frantzia) zendutako musikari bat etorri zait gogora: Rachid Taha. Carte de séjour taldeko sortzailea (Mano Negra eta hauen bidea zabaldu zuena).

Douce France kanta. Euskal Herri maitea edo Mi querida España izan daitekeena.

Ander
Ander dio:
2020/12/25 10:04
Mila esker hartu duzun lanarengatik, Mikel. Eta Eguberri on denoi.
iturri
iturri dio:
2020/12/25 15:15
Eskerrak zuri, Ander. Adi! Igandean bizikletak hizpide.
Ander
Ander dio:
2020/12/25 18:16
Adi eta prest!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter