Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Futbolariek maite dituzte letrak?

Futbolariek maite dituzte letrak?

Mikel Iturria 2018/01/07 20:05
Futbola bai, letrak ere bai!

Duela aste batzuk idatzitako Futbola eta liburuak apuntearen jarraipena. Edo.

Hauts batzuk (ez gehiegi) harrotu zituen Twitter-eko nire horman Realaren gizonezkoen lehen taldera iritsi berriak diren Jon Guridi eta Igor Zubeldia gazteen irakurzaletasunak. Iban Zalduak txiokatu zituen bien erantzunak.

Desolazioaren definizioa: "Zein da irakurri duzun azken liburua?" GURIDI: "Ez dakit. Eskolan irakurriko nuen azkenekoa. Ez naiz irakurri zalea." ZUBELDIA: "Ez dut gogoan. Eskolan derrigortutakoren bat". https://t.co/KYxGLqoe5b

— Iban Zaldua (@IbanZ) 2018(e)ko urtarrilak 5

Futbolariek ez dute irakurle fama. Eta hori ez da oraingoa. Gogoan dut 2000. urtearen bueltan, Realak argitaratutako aldizkari batean nola amorratu ninduen Agustin Aranzabal jokalariak botatako erantzuna irakurketei buruz galdetuta. «Zero».

80ko hamarkadan Realean aritu zen Javier Sagarzazu, 1987ko udan derrepente hil zena Coruñako Deportivo taldean aurre-denboraldia prestatzen ari zela. Aranzabal bezala lateralean jokatzen zuen. Taldekide batzuen artean "arraro" fama ei zuen irakurtzen zuelako.

Espainiako ligan intelektual fama duen pertsona bat badago hori Jorge Valdano da. Behin entzun nion bazuela entrenatzaile bat ez ziona uzten kontzentrazioetan irakurtzen. «Nik nahi dudana da zu erabat kontzentratuta egotea futbolean», entrenatzaileak.  «Mister, irakurtzen ez badut, urduri jartzen naiz» esan omen zion argentinarrak.

Alavesen eman zituen lehen ostikadak Europan Valdanok eta gasteiztarren kapitaina Manu Garcia da, Realaren harrobian hazitakoa. Honek behintzat beste zaletasun batzuk baditu Argian egin zioten elkarrizketan kontatu zuenez (egin klik bere izenean): Galeano, Lucio Urtubia eta Los Chikos del Maiz, besteak beste.

Ez da arraroa Realean aritutako Mikel Alonso kultur emanaldietan ikustea (azkena, Lou Topet taldeak urte amaieran Victoria Eugenian emandako kontzertuan). Juanan Larrañaga ere bertan zen egun hartan, baina hor beste arrazoi batzuk zeuden tartean.

Apenas jarraitzen dudan emakumezkoen futbola, baina irakurri bakarrik ez, liburua idatzi eta kaleratu zuen 2014an aurreko denboraldira arte nesken taldeko kapitaina izandako Aintzane Encinas-ek: «Latidos de futbolista». Bolada batez aritu zen Marcan zutabegile eta orain El Diario Vascon ari da. Azken periodiko honek ere kaleratu zituen Esteban Graneroren poesia batzuk, literatur eskola batetik pasa ondoren. Hori bai, madrildarra atera izan da irakurzaletasuna sustatuz hainbat medioetan, adibidez JotDown-en.

Amona eta beste hamar

.@librosdelko vuelve a publicar en euskera. Ya está maquetada la traducción de 'Mi abuela y diez más'. Laster izango da kalean 'Amona eta beste hamar'. Bi suziri Libros del K.O., @realsocialista eta @JulenGabiria-rentzat! https://t.co/WlaDjTzMfC

— Ander Izagirre (@anderiza) 2018(e)ko urtarrilak 3

«Mi abuela y diez más» idatzi zuen Ander Izagirrek, Libros del K.O. argitaletxearen eskariz 2013an. Hintxa ilustratu ezagun batzuen futbolzaletasuna jasotzen duen bilduman kaleratu zuten. Askoren iritziz, bilduma horretako onena da Anderrena. Nik ez ditut gainerakoak irakurri, baina hau primerakoa dela garbi daukat.

2017ko maiatzean Cappa-tarrak «También nos roban el fútbol» liburua aurkeztera ekarri genituen realsozialistok, Ernest Lluch Kultur Etxearen laguntzaz. Ekitaldi amaieran amonaren ale bana oparitu genizkien aita-alabei. Bueltako bidaian, trenean, Angelek irakurri eta enamoratu egin zen liburuxkaz.

Padre, en el tren de vuelta de Donosti, disfrutando como un crío de "Mi abuela y diez más", de @anderiza. pic.twitter.com/oAF2OPWfxZ

— María Cappa (@mariacappaf) 19 de mayo de 2017

Anderrek esan bezala Julen Gabiria izan da itzultzailea eta laster egongo da euskarazko bertsioa eskuragarri.

Letrak eta futbola: Athletic vs. Reala

Athletic-ek bi jaialdi ditu martxan kultur alorrean: azaroan burututako Letrak eta futbola eta martxoan egingo den Thinking Football zinema festibala.

Azken urteetan ere gizonezkoen bi lehen taldeek elkarren kontra aritzen direnean bertso derbia jokatzen da.

Kultura eta futbola lotzea du xede otsailaren 19tik 23ra Donostian egingo den Korner jaialdiak (Reala eta Donostia Kultura dira antolatzaileak). Laster izango dugu egitarauaren berri.

Bukatzeko, egun hauetan plazaratu dute Beñat Sanz-ek eta Xabier Rodriguez-ek «Maite maitea», duela urte batzuk atera zuten «Beti maite, maite» haren bigarren (eta azken?) zatia. Aste honetan bertan eskuratu ditut biak. Ia etxeraino ekarri zidan Xabierrek berak. Hori bai atez-ate aritzea!

Rodriguez bolada batez Argentinan egon zen eta aurrekoan esan zidan baduela bertako futbolari buruzko liburua, «La pelota no se mancha». Itxura ona du.

Tira! Ez dirudi futbolariek letrak gehiegi maite dituztenik, baina futbolzale batzuk bai.

¿Aman los futbolistas las letras? Este apunte en castellano

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter