Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Facebook telefonotik kendu nuenekoa

Facebook telefonotik kendu nuenekoa

Mikel Iturria 2018/02/01 17:10
Eta ez zen ezer gertatu. Duela aste batzuk gertatu zen hori. Orain Facebook unibertsoa telefonotik kentzeko unea heldu da: asteburuan Instagram eta WhatsApp kenduko ditut.

Abuztuaren 6ko eguneratzea: Bost hilabete baino gehiago eman nituen nire patrikako telefonoan (pertsonalean) WhatsApp aplikaziorik gabe. Uztailaren erdialdean berrinstalatu nuen.

Urte hasieran irakurri nion Jorge Campanillas adituari WhatsApp erabiltzeari uko egin ziola: «He dejado de usar WhatsApp porque te acaba por controlar hasta las rutinas de sueño».

Paragrafo hau adibidez:

«Sí, lo he hecho por dos cuestiones. La principal es la cantidad de datos nuestros que están manejando. Quizá la gente no lo tenga presente en el día a día, pero WhatsApp es propiedad de Facebook. Estamos hablando de la misma empresa y, aunque ellos digan lo contrario, el trasvase de datos de una a otra es incesante. Quizá a mucha gente no le parezca preocupante, pero creo que también hay mucho desconocimiento y una falsa sensación de seguridad. Todos nos quedamos con que WhatsApp cifra las comunicaciones. ¡Es que solo faltaba! A la gente le parece suficiente con que nadie sepa lo que está diciendo, pero eso es lo de menos. A Facebook lo que menos le interesa es la conversación. ¿Qué le importa lo que hables con tu madre? El problema es que Facebook sabe quién es tu madre, cuándo os conectáis... pueden llegar a saber mucho más de lo que pensamos. Conocen hasta nuestros hábitos de sueño. Saben que lo último que hacemos antes de ir a la cama es mirar WhatsApp, y que es lo primero nada más levantarnos.»

Irakurri nuenean pentsatu nuen agian nik ere antzeko zerbait egin behar nuela, baina beste kontu batzuekin liatu egin nintzen eta bere horretan geratu zen dena.

Hori bai, telefonotik desinstalatu nuen Facebook aplikazioa eta, gogoratzen naizenean, begiratzen dut ze berri dagoen, baina soilik ordenagailu baten aurrean jartzen naizenean.

Egun batzuk pasa ditut kanpoan eta gaur hasi naiz berriro lanean. 50 urte beteko ditut aurten eta txantxetarako uneak pasa dira jada. Behin Garbiñe Biurruni entzun nion bezala, orain «libre xedatzeko herenean» sartu garenez, gauzak serio-demonio egin behar dira.

Beraz,

1.- WhatsApp telefonotik kenduko dut.

2.- Instagram erreminta ere ez dut erabiliko.

3.- Facebook jarraituko dut erabiltzen, baina soilik ordenagailuan.

Ikusiko dugu zer gertatzen den.

P. S.: hauxe da Instagram-era igo dudan azken argazkia.

Pasa la vida. #playadelasamericas https://t.co/qhXpcYdbGJ pic.twitter.com/2nN8lZIGCE

— Mikel Iturria (@iturri) 2018(e)ko urtarrilak 30

El día que eché a Facebook de mi teléfono, este apunte en castellano

Iban
Iban dio:
2018/02/01 17:41
Gutxiagotan begiratuko duzu telefonoa ere! Eta ezcda tontakeria bat!

Kontatu ia zer aldatu den, ok? inbidia galanta ematen didazu.

FB ez darabilt, Telegramekin konponduko nintzateke, baina whatsaapetik ateratzea ingurukoak zaila da oso.
Mikel Iturria
Mikel Iturria dio:
2018/02/01 18:48
Eskerrik asko, Iban.

Zaharruno peto bihurtutakoan egin behar dira horrelakoak, ze demontre!
asier
asier dio:
2018/02/02 09:38
Antzerako bidean ez ote nabilen... Whatsappa orain dela urte bete inguru instalatuta, asko pentsatu eta gero. Eta Facebook ere..., azken urtean hasi naiz erabiltzen! Ai ama!! Baina ez, mugikorrean ez daukat Facebookik. 50en irizpide filosofikoekin ados. Blogari emango diogu egurra hemendik aurrera ;)
Gari Araolaza
Gari Araolaza dio:
2018/02/02 16:22
Aupa Iturri!

Erabaki ausarta, zorionak!

Baina kezka datu pertsonalengatik da ala telefono dependentziagatik? Hau da, Telegram edo Signal Edo zerbait izango duzu ala dena fuera?
iturri
iturri dio:
2018/02/02 18:10
Arratsalde on, Gari.

Ez naiz saretik desagertuko. Telefonoan jarraituko dut Twitter izaten, adibidez, (ikusiko dut noiz arte) eta Telegram badaukat.

@iturri
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter