Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Ezin iritsi

Ezin iritsi

Mikel Iturria 2009/10/23 06:05
Bost aste, hamaika ekitaldi (hamalau). Ni ere ez naiz iristen.

Donostiatik mugitu gabe eta udal ekipamenduak soilik kontutan hartuz, gauza interesgarri hauek apuntatu ditut nik datozen asteetarako.

Urriak 30: Jabier Muguruza. Musika. Imanol Larzabal (Lugaritz).

Urriak 31-Azaroak 1: Babiloniako loreak, FTI Antzerkiola Imaginarioa. Antzerkia. Gazteszena (Egia). 20:00.

Urriak 31–Azaroak 6: Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XX. Astea. Zinema.

Azaroak 5: Anari + Zeren Zai. Musika. Gaztemaniak! Gazteszena (Egia). 20:30.

Azaroak 7: Kings of Convenience. Musika. Victoria Eugenia. 20:30.

Azaroak 13: 50 años de Nova canço, Marc Parrot. Musika. Imanol Larzabal (Lugaritz). 21:00.

Azaroak 14: De Mahagonny a Youkali: un viaje con Kurt Weill, Vicky Peña. Gazteszena (Egia). 20:00.

Azaroak 16: Tres vidas de Santos, Eduardo Mendoza. DK Literatura. Egilea egongo da ekitaldian.

Azaroak 18: The Lemonheads + Thee Brandy Hips. Musika. Gazteszena. 20:30.

Azaroak 20: El Lebrijano: cuando Lebrijano canta se moja el agua. Musika. Victoria Eugenia. 20:30.

Azaroak 21: Si je t´m, Black Blanc Beur. Dantza. Gazteszena (Egia). 20:00.

Azaroak 21: Lady Dottie & The Diamonds + Lord Bishop. Musika. Altza Kultur Etxea. 21:30.

Azaroak 25: Ari + La Omega + Paulee… Indarkeria matxistaren kontrako hip-hop emanaldia. Musika. Gazteszena (Egia). 21:00.

Azaroak 26: Txakurrek haginka, Kandido Uranga. Antzerkia. Erakusleihoa. Ernest Lluch K. E. 19:30.

Goian aipatu bezala, ez ditut denak zerrendatu; nire gustukoak direnak, baizik. Ni ez naiz kexatuko, baina hain hiri txikian badago publikorik horrelako eskaintza bati erantzuteko?

Eta badakit ez dela une aproposa horrelakoak planteatzeko, zeren eta uste baitut krisiaren erauntsiak behar ez diren ekimen asko bidaliko dituela pikutara.

Dena den, dagoen bitartean, gozatu! Gaur ostirala da-eta.

etiketak: donostia, kultur_agenda
iturri
iturri dio:
2009/10/23 12:18

Noski baietz. Eta Miguel Sánchez-Ostizen hitzaldira ere bai, ahal badut. Oker ez banago Gipuzkoako Ateneoak ekarriko du.

iturri
iturri dio:
2009/10/30 12:33

2010ean ez omen da Donostia Hiriko Piano Lehiaketa egingo. DV, krisia aipatzen du.
Gaztemaniak, gazteei begirako musika programak ere arazoak ditu. Juan G. Andrés-ek dio Noticias de Gipuzkoan: "la Diputación se plantea la continuidad de Gaztemaniak".

Ander
Ander dio:
2009/10/23 11:30

Ez al zara Anoetara joango? :-)

Ander
Ander dio:
2009/10/26 21:46

Abisua pasatu, MSO-ren hitzaldia hurbiltzen denean, mesedez!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter