Euskalerria Irratia 20 urte entxuferik gabe
Pasa den astean Lakasta jaunak bidalitako mezu bat jaso nuen. Bertan zioen datorren ostiralean, azaroaren 7an, iluntzeko 19:00etan, Barañaingo Auditorioan ospatuko duela Euskalerria Irratiak 20. urteurrena. 1988ko egun horretan bertan hasi baitzituen emisioak eta Euskalerria Irratiak 20 urte entxuferik gabe ekitaldia antolatu dute aitzaki horrekin.
Zuzenean emitituko dute auditoriotik eta gonbidatu hauek elkarrizketatuko dituzte: Oinatz Bengoetxea pilotaria, Egoi Martínez txirrindularia, Oier Sanjurjo futbolaria eta Hedoi Etxarte poeta.
Musika zuzenean dastatzeko aukera izango da ere: disko berria publikatu duen Fermin Muguruzak hiru kanta joko omen ditu (pasa den ostiralean zuzenean aritu zen Bilboko Hikateneoan), Hesian, Cheese and Road Ensemble, A-lai-kapela.
Kike Amonarriz eta Ilaski Serrano bikoteak lehiaketa muntatuko ei du han bertan.
Joan nahi izanez gero, gonbidapenak lehendik lortzeko bi bide daude:
1.- Telefonoa: 948 17 01 51.
2.- E-maila: administrazioa a bildua euskalerriai.com.
Albistea blog berri batean kargatu dut gazteleraz; Gente MQP- MQPzaleak montatu baitu Javier Vizcaínok zuzentzen duen irratsaio horretako entzule batek eta beste batzuei bertan parte hartzeko gonbitea luzatu. Ea ba.
Eskerrik asko, Iturri, aipamenagatik.
Nerbioak nerbio, uste dut sekulako irratsaio ikusgarria aterako zaigula.
Gonbidatuen artean zure izena ikusi dudala uste dut. Etorriko al zara? Ea ikusten zaitudan, eta agurtu.
Izan ongi.