Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Eusebi eta olibazaleak

Eusebi eta olibazaleak

Mikel Iturria 2014/11/23 21:45
Aste honetan hil da Eusebi, Bartzelonako artista pentsioduna. Ez nuen pertsonalki ezagutu, baina bai izan nuela haren berri Iban del Camporen bidez.

2005eko otsailean egin nuen topo Iban del Camporekin. Larrotxene Kultur Etxean bota zituzten berak eginiko bi dokumental. Horietako bat izan zen Un tal Eusebi.

Urte hartan bertan, irailaren amaieran, paratu genuen Un tal Eusebi. L´artista pensionista erakusketa Ernest Lluch Kultur Etxean.

"Jubilatu nintzenean nire buruaz beste egin nahi nuen, baina ahots eder batek zera esan zidan: Ez motel, hik artista arima daukak, murgildu buru-belarri horretan eta zoriontsu izango haiz. Eta horrela izan da, eta horrela jarraituko dut hil arte…"

Baina Eusebirentzat izakiak ez dira hiltzen, energiaren moduan lekualdatuz doaz. Tamalez, Ander Izagirreren siesta horietako batean murgilduta ez bada, hil zaigu agure maitagarri hau. Lastima!

Azaroak 24. 11:00. Eguneratzea: Ahaztu egin zitzaidan datu garrantzitsu bat aipatzea. Jorjak bidali zidala duela urte batzuk Eusebik egindako marrazki bat. Mila esker.

Olibazaleak

Gràcies per tot, Eusebi idatzi zuen Toni Vallek pasa den abuztuan. Kafezale amorratua zela gogoratzen nuen, baina ez nintzen akordatzen olibak ere gustuko zituela. “Degustava olives amb desfici“ dio Vallek.

Eta, atzo, azaroak 22, Olibazaleak izan zen Josu Landak Garoa Kultur Laben abestu zuen Miguel Hernandez poetaren poesietako bat. Bederatzi kantatu-errezitatu zituen Josuk, oso modu librean eta originalean, a capella, hitza eta ahotsa lagun, paperei apenas erreparatu gabe.

Munduko Poesia Kaierak egitasmoaren barruan aurten argitaratutako sei antologietako bat eskaini baitiote Orihuelakoari. Hernandezen lanak euskaratu ditu Josuk eta errezitalak eskaintzen ari da zuzenean Euskal Herriko hainbat txokotan. Soraluzen, Durangon eta Donostian, egon ondoren, asteartean, azaroak 25, arituko da Iruñeako Katakrak-en.

Hautatuko poema (edo poema zatia) abestu aurretik sarrera moduko bat egiten zuen. Olibazaleak aurkezterakoan, datu aipagarri bat eman zuen: 1930. hamarkadan Andaluziako nekazal lurren herena zegoela latifundisten esku eta gaur egun erdia baino gehiago. Saiatu naiz Internet bidez hori kontrastatzen, baina ez dut lortu. Norbaitek loturaren bat ematerik badu, eskertuko nuke.

Eusebi y los aceituneros, este apunte en castellano.

Josu Landa
Josu Landa dio:
2014/11/24 09:14
Egun on, Mikel:
1930an Andaluzian latifundisten esku zeuden nekazari lurrak herena baino gehiago ziren: % 43,24. 1990eko hamarkadan, eta Andaluziako Junta PSOEk luzaz kudeatu ondoren, % 55,05. Hona hemen datu horien erreferentzia bat: http://bit.ly/1zixwkT. Baina gehiago ere badira.
Mila esker zure kronikagatik, Mikel.
Mikel Iturria
Mikel Iturria dio:
2014/11/24 11:10
Eskerrik asko, Josu.

Xabier Mendigurenek ere aipatu du asteburu honetan beste lotura interesgarri bat: http://bit.ly/1xTawvE .

Bixi bizi.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter