Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Etxean geratzeko gogoa

Etxean geratzeko gogoa

Mikel Iturria 2012/02/15 22:41
Ez dakit zuei, baina niri gero eta gehiago kostatzen zait etxetik ateratzea.

Dear JOR,

Gervasio deitu diezaiokegun bion lagun batekin egon nintzen aurreko batean hizketan. Esan zidan apenas ateratzen dela etxetik. Ez da tabernara joaten, besteak beste, ezin duelako garai batean bezala edan. Adinaren eta edanaren ajeak.

“Zu bezalako zazpi edo zortzi lagunekin aritzen naiz telefonoz”. Hilean behin-edo deitzen diot nik. Izango ditu ni baino gehiago deitzen diotenak, baina, finean, horrek esan nahi du, gutxi gorabehera, hamabost-hogei solasaldi izango dituela hilean.

Eta zurekin gogoratu nintzen, noski. Zure "Diario de un resentido social" hura.

Gogorra izaten ari da Donostiako negua. Hotza, iluna, txisparik gabekoa. Bueno, badira Ander Izagirreren testu hau bezalakoak. Bere ikuspuntuaz gain, oso interesgarria iruditu zait sortu den solasaldia. Beste iritziren bat bota duenak ere, errespetuz esan baititu esan beharrekoak. Ez da ohikoa azken bolada honetan.

Ostiralean Intxaurrondon arituko da Josh Rouse. Valentzian bizi da gaur egun, baina izatez Nebraskakoa da. Gustatu zaizkit haren aire mediterranoak, argitasun hori. Behar-beharrezkoa dut gaur egun.

Besarkada bat, jamaiquino.

Dan ganas de quedarse en casa, este apunte en castellano.

Ander
Ander dio:
2012/02/16 01:02

Eztabaida luzatu eta luzatu egin da eta niri, azkenean, etxetik ateratzeko gogoa etorri zait. Irla eguzkitsu bolkaniko batera, adibidez. Besarkada.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter