Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Eta Ruperrek? Zer dio Ruperrek?

Eta Ruperrek? Zer dio Ruperrek?

Mikel Iturria 2012/12/13 16:05
ETBk 19 legebiltzarkide jarri ditu kantuan Gabon gauean emitituko duen Euskal Kantuen Gaua saioan. Hautatutako abestia: "Zaindu maite duzun hori".

Oso minduta idatzi zuen Berrian Jon Eskisabelek Gorroto duzun hori artikulua. "Euskaldunon Egunkariaren itxierarekin lotuta dagoen kantua" baita Zaindu maite duzun hori, Eskisabelek dioen bezala. Eta ez da ahaztu behar bertako langilea izan zela Jon. Arrazoi guztia dauka.

Aritz Galarragak Hori suertia zutabea sinatu zuen aipatu periodikuan. Come back, Natxo egin du oihu Oier Aranzabalek Zuzeun.

Parlamentari horietako batek, Xabier Isasik, Euskaldun izatea zein gogorra den apuntea argitaratu du bere blogean.

Niri, berriz, gustatuko litzaidake jakitea Ruper Ordorikaren iritzia, kantuaren egilearena, hain zuzen ere. Inon ez baitut irakurri zer dioen oñatiarrak.

Hona hemen polemika piztu duen bideoa.

Ruper Ordorika
Ruper Ordorika dio:
2012/12/14 07:59
Aupa Iturri,

Lagun batek bidali dit zure mezua.

Ez dut uste inor ni baino gehiago harrituko zenik telebistan Zaindu Maite Duzun Hori zenbait parlamentariren ahotan entzutean. Labur esateko, gaur arte inork ez dit baimenik eskatu, eta susmoa dut aurrerantzean ere ez didatela eskatuko.

Luze eta zabal hitzegiteko gaia da egile eskubideena, eta baita norberaren jarraitzaileen eskubideena ere. Bitartean, batenbat iraindua sentitu bada etor dadila kontzertu batetara eta elkarrekin hobeto kantatuko dugu Zaindu maite duzun hori, halajinko!

Rory Mcleodek abesten zuen moduan: i'm happy that's why I'm not crying.

Eskerrik asko zuen babesagatik.

Ruper
iturri
iturri dio:
2012/12/14 09:50
Eskerrik asko erantzunagatik, Ruper.

Ez dakit egileari baimena eskatu behar ote zaion. Ez dakit publikoari baimena eskatu behar zaigun. Ez dakit norena den kantua jada, baina... gauzak ondo egin daitezke edo gaizki. Eta oraingoan gaizki egitea erabaki du norbaitek.

Zure webgunetik hartuta, hauek dira hurrengo kontzertuak.

-Abenduak 20: Vitoria-Gasteiz. Unibertsitatea+Anari.

-Abenduak 22: Bilbao.-Kafe Antzokia.

- Urtarrilak 12- (12-I-13) Azpeitia. San Agustin.

Elkarrekin kantatzeko aukera badugu behintzat!

Eutsi goiari!

Iturri
ane
ane dio:
2012/12/14 12:09
...Eta hor izango gaitu Ruperrek (Bilbon dela edo beste edonon) bere lana eta bera biziki baloratu eta miresten dugunak. Haren kantuek eta hark luzaroan erakutsi digutelako merezi duela bere ondoan egotea. Beti da plazer bat.

Ez naiz batere mitomanoa baina badaude preziatzen ditudan profesional eta pertsona onak. Horietariko bat da Oñatiarra... Abenduaren 22an, Bilbon, espero dut beste batzuen artean Zaindu maite duzun hori kantua entzuteko aukera izatea. Nik ahal dudan neurrian jarraituko dut zure musika eta lan ona zaintzen, Ruper!
Asier
Asier dio:
2012/12/14 17:58
1:05 minutuan bideoan el "Fary" azaltzen da.
iturri
iturri dio:
2012/12/15 11:08
Beste ikuspuntu batzuk ere hona ekarri nahi nituzke: Juanjo Olasagarrerena da bata eta Deia periodikuan argitaratu du "Euskara unibertsala" artikuluan: http://www.deia.com/[…]/euskara-unibertsala . Luistxorena da bestea: bere ustez, http://sustatu.com/1355472454#c1355475900 Remix kulturaren adibide garbia da hau.
Mikel Iturria
Mikel Iturria dio:
2012/12/18 00:01
Hari hau ere interesgarria. Gari Araolazaren blogean: http://eibar.org/[…]/remix-aren-adibide-gordina-ala-bidegabekeria
Mikel Iturria
Mikel Iturria dio:
2012/12/19 23:35
Euskadi Irratiko Musikatea saioan egon da Ruper Ordorika gaur arratsaldean, abenduak 18. Fermin Etxegoienek saioan egin duen lehen elkarrizketa egin da. Hemen entzun daiteke: http://www.eitb.com/[…]/
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter