Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Eta martxoaren 8aren ondoren, zer?

Eta martxoaren 8aren ondoren, zer?

Mikel Iturria 2018/03/11 21:12
Ez espero gehiegi, Leire eta Ana.

Gaur martxoaren 9a da. Atzoko ajea izango dugu, baina badira gai batzuk planteatzeko.
🔹Gizonok, atzokoa ikusita zer egin behar duzue hemendik aurrera? Zer pausu zaudete emateko prest? Zer aldatuko duzue? Ezin duzue orain arte bezala segi.
Zuek ere zutitu behar duzue!

— leire narbaiza arizmendi (@txargain) 2018(e)ko martxoak 9

 

Leire Narbaiza Arizmendik (aka @txargain) bota zuen galdera biharamunean.

Gaur irakurri dut Ana Malagon Zalduaren (aka @samuraitasuna) Anaien bailarak izeneko zutabea Berrian. Bukaera:

«Enpresa edo hitzaldi batera joaten naizenean, ikusten ditudan emakumeak zenbatzen ditut. Koloreko jendearekin ez naiz saiatu ere egiten. Azkar amaitzen da zenbaketa eta ez greban daudelako edo matematiketan torpea naizelako (banaizela). Goi karguetan gorbatak zenbatzen jarri garenez (Arantxa Tapia, Pilar García de Salazar edo Ainhoa Aizpuru gizonez inguraturik agertzen diren argazki erakusketa bat antolatzekotan nago), galde diezaiogun geure buruari edozertarako ingeniariak eskatzen dituen makina-erramintalandia honetan ikasgela eta lantoki pluralak ote ditugun. Lan baldintzak berdinak ote diren. Errespeturik ba ote dagoen. Ez ote ditugun guk ere anaien bailarak, eta hala bada (eta hala da) zer egingo den hori aldatzeko. Zerbait egin beharko delako. Diot.»

Martxoaren 8an kultur munduko prentsaurreko batean egon nintzen, emakumezko lankideek planto egin zutelako. Denak gizonezkoak mahaiburuan: ez inork planto egin zuelako. Kazetari bakarra entzule, emakumea. Entzule gehiago bazeuden, baina denek zerikusia zuten agerraldiko gizonekin.

Hasi aurretik, komunikatu batean, kultur eremuan zuzendaritza roletan dagoen kristalezko sabaia salatu zen.

Anak aipatu bezala, begiratzen nien bost gizonezko horietatik lauri: denak zuriak, 50etik gora.

Paperak dena aguantatzen du.

Ez espero gehiegi, Leire eta Ana.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter