Espainiako Zuzenbide Estatua
Pasa den asteartean Iñigo Aranbarrik sinatutako artikulu bikaina publikatu zuen Berria egunkariak. Izenburua Kartzelatik landa. Bertan, Karmelo Landa irakasleak eta ezker abertzaleko kideak Cacereseko presondegian jasaten duen egoera kafkiarra kontatzen du Aranbarrik. Hainbeste gustatu zait artikulua, ezen igande goizean itzuli eta gaztelaniaz jarri dut Pedradas blogean: Landa fuera de la cárcel.
Igandean ez dut periodikorik irakurri ganoraz, baina larria iruditu zait Iniciativa Internacionalista hautagaitzarekin egin nahi dutena. Euskaldun adardunei ez bakarrik, langa berri bat gainditu dutelakoan nago eta, orain, euskaldunekin harremanik duen edozer kontaminatua dago.
Espainiako prentsari larunbatean topatu nuen Isaac Rosaren zutabe hau: Cualquier día descubro que soy batasuno. Horrela da, Isaac. Euskal Herrian the organizationen kontra egon arren, jendea atxilotua izan da etakide gisa. Beraz... adi egon.
Hala da, langa barri bat gainditu dabe malapartatu hauek. Orbana zabaltzen doia, eta PSE eta PPren artekoa apurtuko bada hortik etorriko dalakoan nago. Hau da, sozialistengana laster edo berandu iritsiko jako "izurritea" eta Inkisizio "popularrak" faktura pasauko deutsie. Azkenean PSE harrapatuko dau eurek "alde ilunagaz" legez mozorrotu eta adostutako izugarrikeria horrek. Euren botika bera probauko dabe azkenean.