Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Erykah Badu-ren bideoa

Erykah Badu-ren bideoa

Mikel Iturria 2010/04/07 07:00
JFK presidenteak hil aurretik eginiko azken metroak egin ditu bideo batean abeslariak. Striptease eta guzti.

Erykah Badu abeslariaren disko bakarra dudala uste dut. Zuzeneko bat ez dakit non eta noiz erositakoa.

Herenegun ikusi nuen arazoak zituela eginiko bideo batekin. Windows Seat kantari eginiko bideoarekin izan ditu arazoak Dallasko abeslariak. Izan ere, JFK zenak hil aurretik eginiko azken metroak egin baititu Baduk. Baina bidea egin bitartean soinean zituen arropak kentzen ditu. Eta bi nahasketa horiek (JFK gehi biluztea) gehiegizkoa dira AEBetan.

Ez dut nahikoa ezagutzen emakume hau eta susmagarria da bideo hau azaltzea disko berri bat argitaratzen duen une berean (New Amerykah Part Two. Return of the Ankh).

Kanta gustatzen zait eta meritua ematen diot jendaurrean biluzi eta, estetikak hainbeste agintzen duen gizartean, gorputz hori erakusteagatik. Bejondeiola Badu andereari!

;

etiketak: jfk, musika, aeb, erykah_badu
iturri
iturri dio:
2010/04/13 01:52

Arrazoi duzu, Noe. Gero eta gehiago gustatzen zait.

Noe
Noe dio:
2010/04/12 14:51

Eder-ederra. Baita kantua ere.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter