Erabiltzen al dira twitter-eko zerrendak?
Atzo twitter-eko zerrendei buruzko bi galdera egin nituen: "Pare bat galdera tuitero: Twitter-ek dituen
zerrendak egiteko aukera erabiltzen duzue? Baliagarria zaizue? Eskerrik
asko aldez aurretik". Ez nituen erabiltzen eta jakin nahi nuen ea nire sareko kideek erabiltzen ote zuten. Jende askok erantzun dituenez nire galderak, hemen jartzea erabaki dut. Eskerrik asko guztioi.
Rikardo Idiakez (itziartarra):"Nik oraindik ez diot kasu handiegirik egiten, egia esan".
Txomin Jauregi (TxominDD): "Ez ditut erabiltzen, saiakera bat egin nuen, baina hortan geratu zen".
Mikel Iturbe (azken_tximinoa): "Nik ez dut gustuko jendea kategorizatzea/etiketatzea. Publikoak dira eta jendeari buruzko info gehigarria publikatzen duzu". Bigarren mezua: "adib. nonok "friki", "filoterrorista", "umejale" edo holako zerbait deituko banindu,publikoa litzateke ta hori niri buruzko infoa da".
Andoni Munduate (MunduJR): "Ezta ezertako ere. Ez ditut erabili eta ez dakit zertarako erabili ditzakedan ere".
Ander Goñi (agonirena): "Zerrendak pribatuak ere egin daitezke. Zerrenden asunto honekin besteek nola ikusten nauten ere jakin dezaket".Jon Arrizabalaga (jonarriz): "Nik erabiltzen dudan bakarra conversationlist deitutakoa da, automatikoki aukeratzen dizu sistemak norekin zabiltza Beti solasean".
Izaskun Pérez (nuksazi): "Nik ez ditut erabiltzen, baina baliagarriak dira. Pentsa mila jarraitzen dituzula, batzuk lanerako, besteak denbora pasa..." Bigarren mezua: "Guztiak sailkatzeko modu bat da eta horrela momentu bakoitzean gauza batera sartu zaitezke... (Ez dakit ondo azaldu dudan... :S)".
Mikel (hitxipi): "Nik zerrendak twitterzaleak sailkatzeko erabiltzen ditut, ezin baditut tweet guztiak irakurri, gai-inguru batekoak irakur ditzazket".
bixerdo: "Neuk, egia esan, ez".
Orreaga: "Aukera eman zutenean zenbait zerrenda sortu nituen, baina hortxe daude, besterik gabe: ez ditut erabiltzen".
Goio Telletxea (maxkuri): "Ez ditut erabiltzen. Kontaktuak nire agendan ere ez ditut sailkatuta. Ez dut halako xehetasun beharrik momentuz".
Xabier de la Maza (condedelamaza): "Egunon, Mikel. Nik ez diet probetxurik atera".
Anamalagon: "Gauza baterako da erabilgarria zerrendena: jendeak nola etiketatzen zaituen jakiteko. :P".
ggalmazor: "kaixo! Nik ez ditut sekulan erabiltzen. Oraingoz nere timelina kontrolatzen dut. Igual 10000 jarraitzen banitu erabiliko nituzke".
Aupa, Mikel! Nik, egia esan, ez ditut erabiltzen. Saiakera egin nuen atera zirenean, baina ez diot etekinik atera. Ados nago esaten dutenekin bi gauzatarako, behintzat, oso baliagarriak izan daitezkeela: jakiteko jendeak nola ikusten zaituen eta, jarraitu asko badituzu, horien kontrola eramateko. Nik beste aukera bat eman nahi nioke gai honi, baina ez dut astirik ateratzen patxadaz sortzeko zerrendak... ;-)