Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Eliztarrak uxatzen

Eliztarrak uxatzen

Mikel Iturria 2008/05/08 06:00
Apaiz baten perlak.

Igande goizeko 11:00ak. Amaren lehengusu baten aldeko meza. Pare bat hileta-elizkizunetan eta ezkontza batean egonagatik ezagutzen ditut eliza eta apaiza. Gizon erretxina, elizara joateko denborarik ez duen jendearekin egiten omen du topo askotan. Gehienetan ez omen die ezer esaten, baina isilik gelditzen ez denean zera botatzen omen die: nolatan liteke Jaungoikoarekin egoteko nahikoa denbora ez hartzea? Hori bai, lagunekin egoteko, koadrilan eta parrandan ibiltzeko, auto bat, bi etxe… horretarako bai, baina Jaunarekin egoteko ez.

Hiru pega:

Baga, hori elizan esan zuela eta mezatara joaten ez den jendeari luzaturiko mezua zela.

Biga, Jaungoikoa ez al dago toki guztietan?

Higa, horrelako apaiz erretxinekin, Afrikako eta Amerikako apaizak soilik ez, eliztarrak ere inportatu beharko ditu Eliza Katolikoak. Beno, goseak eta globalizazio neo-liberalak laguntzen dute azken puntu hau bete dadin.

En castellano

etiketak: Harrikadak, eliza
patxi lurra
patxi lurra dio:
2008/05/09 12:35

Koldo lagun gasteiztar-otxandiotar-sestaotar honen blogean post mamitsuak ez ezik link interesgarriak be baditu: http://koldosv.blogspot.com/

Azken aldiotan, ganera, hedabideetan dabil geure Frai maitea beste Elexa hori aldarrikatzen, Euskadi Irratian, ETB-1ean, El Paisen...

Hitz egin!

Iñaki Murua
Iñaki Murua dio:
2008/05/09 01:09

Horrelako egoera bat ikusi nuen aspaldi Mikel. Kasu hartan ezkontza bat zen eta neskaren osaba apaiza. Bata bestearen atzean bota zien ezkontideei, baina, hala ere, ezkondu egin zituen.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter