Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Crowdfunding: hutsuneak bete

Crowdfunding: hutsuneak bete

Mikel Iturria 2013/10/06 11:05
Crowdfunding. Boladan dagoen hitza.

Laugarren edizioa bete du aurten Kortxoenea Gaztetxeko Zinemaldi Alternatiboak. Zinemaldi handiarekin bat egiten du denboran eta, batzuetan, handitik pasatzen den jendea ere hurbiltzen da txikira.

Irailaren 26an "Auto-ekoizpena musika munduan" jorratzeko mahai-ingurua antolatu zuten. Aldez aurretik, Fundación Robo kolektiboaren Populismo musical dokumentala bota zuten eta ondoren Beñat Sarasola aritu zen jokoa banatzen: Anari, Leire Lopez Ziluaga (Kafea eta galletak, besteak beste), Jokin Azpiazu (Okerreko) eta Giorgio Bassmatti.

Bi ordu luze aritu ziren/ginen han solasean eta ezin hemen laburbildu bertan esandakoak. Gorka Bereziartuak Dock of The Bay jaialdiaren crowdfunding kanpainaren harira Leire Lopezek egun hartan esandako ideia bat jaso du: "Lopezek seinalatu zuen ez dela hitz egiten mota honetako ekimenen atzean dagoen dramaz: desinbertsio publikoa eta kultur arloan lan egiten duen jende askoren prekarietatea”.

Hor dago gakoa. Politika publikoak eta prekarietatea. Murrizketa garai hauetan, guraizeak dantzan.

Aste honetako Argian Miel Anjel Elustondok Amaia Rodriguez elkarrizketatu du. Gaur egun Remelluri bodega famatua kudeatzen du Amaiak, baina XX. mendearen amaieran lau urtez goi mailako ardurak izan zituen Eusko Jaurlaritzako Kultura sailean. Ez dut ezagutzen, baina emakume azkarra ematen du. Argigarria oso pasarte hau:

"Mari Karmen Garmendia zen sailburu garai hartan. Niri Txato Agirrerekin lan egitea gertatu zitzaidan, lan polita egin genuela uste dut, baina nire bizitzan oso lan txikia izan da. Politikan ari nintzen, kudeaketan, ez nintzen artista ez sortzaile, haiei laguntzea zen nire lana. Diru-sail handiena konprometituta zegoen –agian, gure gustukoak ez ziren proiektuetan–, eta gainerako diru apurra sortzaileen artean banatzen ibiltzea izugarrizko frustrazioa zitzaigun. Ahal genuena egin genuen. Sentsazio mikatza! Herri honetan hainbeste sortzaile lanean ari zela ikusi, eta politikariak hain galduta ibiltzea, erabaki okerrak hartzen askotan… Izugarria!"

Aurrerago zehazten du zein zen diru iturrien jario nagusia: Guggenheim Museoa.

Museotzarra baino txikiagoak dira egungo proiektu handiak, diru gutxi dagoelako. Dagoen urri hori ere konprometituta. Baina XXI. mendeko erronkei aurre egin eta asmatu beharra dago. Ez da erraza izango.

El papel del crowdfunding, este apunte en castellano.

patxi lurra
patxi lurra dio:
2013/10/06 20:09
Aupa Mikel: Aurton saltsa sortzaile hauetan sartu gara, doluari buruzko dokumentala prestatzen ("Aulki Hutsak"). Finantziatzeko, modako berba atara zan mahai ganera, ikusita bide zaharreko diru-laguntzak ez zirala iristen. Azkenean mugitu da kontua, tekla egokia momentu egokian sakatu izanaren sentsazinoagaz, baina geurea bezalako aurrekontu (erlatiboki) xumerako latza izan da (izaten ari da) prozesua.

Dana zelan amaituko dan kontaukotsut. Xake partida interesgarria da-eta...

Besarkada bat eta (batez be) aupa Real!!
Mikel Iturria
Mikel Iturria dio:
2013/10/06 20:39
Kaixo, Patxi.

Bai, kontatuko didazu. Egon naiz bilatzen sarean ea loturaren bat aurkitzen nuen, baina ez dut ezer ikusi.

Ondo segi eta, bai, aupa Real!!!
patxi lurra
patxi lurra dio:
2013/10/06 21:00
Bialdu gura deutsut link bat baina ez dot topatzen zeure posta-e. Bialdukostazu, mesedez?
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter