Botilaratutako uraren auzia
Pasa den astean oso erreportaje interesgarria irakurri nuen El País egunkarian. Negocio redondo: agua y en botella artikulua sinatu zuen Lola Huete Machado kazetariak. Gaur arte ahaztuta neukan hemen aipatu nahi nuela, baina duela gutxi gogoratu naiz berarekin.
Kazetariak Annie Leonard-en The story of bottled water bideoa aipatzen zuen testuan. Hona hemen gaztelaniazko azpitituluekin. Bederatzi minutu eskaseko iraupena du, baina adi-adi irakurri eta entzun behar da.
Hueteren erreportajean webgune gehiago aipatzen dira, baina ez dago inolako loturarik. Adibidez,Journée sans bouteilles, Kanadan gauzatutako iniziatibaren webgunea. Botilaratutako urik ez duzula edango sinatzeko prest?
Eskerrik asko loturagatik, Mikel.
Hona hemen zuk aipatzen duzun esteka: Kolapsora daraman kontsumo eredua.