Bost urte eskapo egin zuenetik
Kasualitatea edo beharra, egun hauetan Egunsentiak alperrentzat, Andoni Tolosa Morauren amaren galtzeimer prozesua kontatzen duen diskoarekin nabil bueltaka.
Ireki parentesia. Irakurri Gorka Erostarbek eginiko elkarrizketa hau: «Gustura joango naiz zahar etxeetara ere». Itxi parentesia.
Kanta batek harrapatu nau, Mina izenekoak eta errepika honek:
Munduko min guztiekin
zerrenda bat egingo dut
gero buruz ikasteko
Beldurrari tarterik
inola ere ez uzteko
morfinarik ez hartzeko
aldez aurretik.
Kanta hau entzuten ari nintzela erabaki dut apunte labur bat idaztea bihar betetzen direlako bost urte aita hil zenetik.
Orduan hauxe idatzi nuen: Azkenean, attak eskapo egitea lortu zuen. Bertan aitaren eta Fleya Ugalde lagunaren heriotzak aipatzen nituen.
Hainbat lagun eta erakunderi eskerrak emateko beste apunte hau idatzi nuen: Bere tokian egon direnak (jendea zein erakundeak).
Azken apunte honetan Patxi Lurrak utzitako komentario hau: «Ia bost urteko ibilaldia... Buzzin' in my head: "Bide luzea" (Petti)». Musika beti presente.
Ondo baino hobeto gogoratzen ditut azken sei egun horietako bi une.
Anarik Victoria Eugenian, 2013ko otsailaren 23an, eman beharreko kontzertura joateko sarrerak genituen. Dena salduta zegoen. Hara joan beharrean, Irungo ospitalera joan nintzen gaua pasatzera. Ospitaletako gau horiek!
Otsailaren 28an, berriz, goizean goiz gimnasioan nengoen. Anaiaren deia jaso nuen, 8ak aldera. Oso gaizki zegoela. Hilzorian. Dutxa azkarra. Amaren bila joan.
Eta ospitalera joan agurra emateko.
Dedio! Ze pena!
Cinco años desde que escapó, este apunte en castellano.