Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / #blogeu Ez dugu Euskadiko blogarien elkarte bat behar

#blogeu Ez dugu Euskadiko blogarien elkarte bat behar

Mikel Iturria 2012/03/11 12:50
Euskadiko Blogarien Elkartea sortzekotan dabiltza. Ez dugu behar.

Hegoaldeko antzerki talde bateko ordezkaria Iparraldeko beste antzerki talde bateko ordezkari batekin jarri zen harremanetan. Elkarlanean aritzeko proposamena egin nahi zion lehenak bigarrenari. Iparraldekoak prest zuen erantzuna: "Oso ondo. Elkarrekin egingo dugu lan, baina ez dugu inolako elkarterik sortuko. Ez dakit zenbat elkarte eta erakundeko presidente eta kide naizen eta nazkatuta nago jada. Lanari ekingo diogu eta kitto".

Hori etorri zitzaidan burura pasa den udazkenean Getxoblog topaketetan Mikel Agirregabiriak planteatu zuenean Euskadiko Blogarien Elkartea sortu nahi zuenaren berri izan nuenean. Oker ez banago, egun hartan bertan, jende gehienak ere ez zuen beharrik ikusten.

Pasa da denbora eta duela egun batzuk jakin dut Blogeu izena proposatu dutela. Wiki bat dago eta ia 100 lagunek eman ei dute izena bertan egoteko. Otsailaren 24an egin zuten bilera bat eta haren berri eman zuen Agirregabiriak bere blogean. Martxoaren 16an dator hurrengo hitzordua.

Internet munduan hasi nintzenean, berehala ikusi nuen ona izango zela hau bezalako etxe batean (eibar.org) hartzea ostatu eta oso libre izan naiz beti. 2004an blogak izan behar genituela, pausoa eman nuen eta hasi nintzen idazten. Gaztelaniaz ere komunitate batean nago (javierortiz.net) eta berdin.

Baina ez dut beharrik ikusten Euskadiko Blogarien Elkarte bat izateko. Blogarien sindikatu bat? Gu ez gara profesionalak. Nodo bat gehiago? Izen horrekin ezin da bat gehiago izan. Athletic-ek Manchester United taldea hankapean hartu zuenean gauza bat ez zitzaidan batere gustatu: taldeak eraman zuen elastiko berdea. Gu gara Euskadiko selekzioa ozenki adieraziz.

Hemen gauza bera: izen horrekin ezin da beste nodo bat izan eta ez da horrela tratatua izango. Ikusiko duzue. Erreferentzialtasuna bilatu nahi da eta dirulaguntzak jasotzeko toki bat sortu. Oso ondo. Baina ez kontatu nirekin.

#blogeu No necesitamos una Asociación de Bloggers de Euskadi, este apunte en castellano.

EGUNERATZEA: martxoak 23. Azken egun hauetan eztabaida gehiago egon da gai honi buruz eta niri interesgarriak iruditzen zaizkit ondoko lotura hauek.

Blogeu: Gorka Julio.

La opinión de una pantera vasca. Luistxo Fernandez.

Blogeu? Gracias, pero no. Joxe Rojas.

Blogeu: Bidaiak eta blogak Bilbon. Egoitz Goikoetxea.

Eusko blogariak vs. blogeu, Jabi Zabala (Sarean izeneko blogean idatzi zuen, baina erorita dago orain)

etiketak: blogeu, blogak
asier
asier dio:
2012/03/13 12:10

Tira, nere Twitterreko komentarixua... horixe izan zan, txantxa-giroko komentarixo bat, besterik ez. Dana dala, egixa da hau: 1) ez dakat garbi Athletixak Euskadiren izena edo ordezkaritza jabetu nahi ete daben (2. elastikua urtero aldatzen da kolorez, talderik gehixenetan, eta interes nagusixa komertziala izaten da, ez horrenbeste sinbolikua); 2) hala izanda be, ez neuke guztiz txarto ikusiko. Gora Euskadi, zer karajo! ;-)

iturri
iturri dio:
2012/03/12 20:28

Aspaldiko, Amatiño!

Asier Sarasuari ez zaio gustatu aipamen hori. Nire errealzale ikuspegitik horrela ikusi nuen elastiko berdearen aldeko hautua. Ez zitzaidan gustatu.

Ez dakit hori ote den Athleticen bigarren kamiseta. Edo Europan erabiltzen dutena. Baina berdin zait. Atzean, hori dagoela iruditzen zait niri.

naroa
naroa dio:
2012/03/13 18:34

Kaixo guztioi! @egoitz, nik uste interesgarriagoa dela blogen tematiken araberako bilkura egitea, blogariena izan beharrean. Diot, mota askoko blogariak dira, hainbat gairen inguruan dutenak interesa. Iruditzen zait komunitateak sortzen direla, berez, inongo elkarterik sortu gabe, modu naturalean. Blogarien komunitate "orokor" bat? Ez nago ziur baliagarri izango zaigun... Hori bai, gai komunen inguruan hitz egiteko, antolatuko ditugu afariak! ;-)

Egoitz
Egoitz dio:
2012/03/13 01:03

Aupa Iturri, oraingoz ez dago ez elkarterik ez dirulaguntzarik. Blogetaz hitzegiteko elkartu gara eta zenbat eta gehiago izan, jendea parte hartzailea bada gauza asko egin daitezkeela uste dut. Ni oraingoz datorren martxoaren 30ean bidaia blogei buruz hitzegiteko prest azaldu naiz :) eta zure mezu honekin, izena eman duten beste batzuk baino ekarpen handiagoa egin duzu zuk ;) blogeu topaketa baten ikusten ez bagara, ia beste edonon den... Laister arte!

Amatiño
Amatiño dio:
2012/03/12 20:05

Jakin-minez baino ez bada ere, zergatik uste duzu elastiko berdeaz Athletic-ek nahi zuela "gu gara Euskadiko selekzioa ozenki adierazi"?

Egoitz
Egoitz dio:
2012/03/14 02:43

Aupa Naroa ;) gai ugari daude bai eta horrexegatik atalka antolatzea da asmo bat, baina Euskal Herritarrak eta blogariak izateak batzen gaitu eta gauzak egiteko asmoa daukatenak elkartu nahiari ez diot eragozpenik ikusten. Oraingoz, blogen inguruan gauzak egitera prestatzen den jendea baino ez da blogeu... gauza interesgarriak egiteko gai garen ikusi beharko da orain :)

naroa
naroa dio:
2012/03/15 14:49

baina horretarako ez da behar elkarterik, egoitz! guztiok gara ezagunak, eta komunitateak sortzen dira, blogsoviet bezalakoak, modu naturalean. atalka antolatze horretan, bestalde, hanka sartze larri bat egin delakoan nago... ez dut ulertzen nola esleitu zaien norbanako batzuei inoren ordezkari izateko eskumena. guneka antolatu nahi baduzue, sor ezazue blogak biltzen dituen erreferentziarako gune bat, baina ez erabili izen konkretuak. eta, ikusi dudanez, baimenik gabe izendatu dira ordezkariak... beste kontu bat, euskaldunen atala sortzea...

iturri
iturri dio:
2012/03/13 01:28

Ez dugu elkar ikusiko blogeu topaketa batean, baina seguru elkar ikusiko dugula hortik zehar.

Eskerrik asko komentarioagatik, Egoitz.

iturri
iturri dio:
2012/03/19 23:56

Bi apunte idatzi ditu Amatiñok Athletic-i buruz: http://eibar.org/blogak/amatino/archive/2012/03/14/gaztedi-gorri-zuria-zelai-orlegian eta http://eibar.org/blogak/amatino/archive/2012/03/19/footballista

Erabat ahaztuta nuen Realak ere iaz kamiseta berdea zuela. A ze memoria!

iturri
iturri dio:
2012/03/13 00:26

If gehiegi paragrafo berean. Ados. Goazen hasierara.

Athletic-en elastikoa ikusi nuenean, pentsatu nuen lehen gauza izan zen: hauek Euskadiko selekzioa direla zabaldu nahi dute mundura.

Eta ez zitzaidan gustatu. Seguruenik errealzale betaurrekoak neramatzalako soinean.

Iturri

Amatiño
Amatiño dio:
2012/03/12 23:32

Errealzale ikuspegitik ari bazara, zuk horrela ikusi bazenuen, ez bazitzaizun gustatu, Athletic-en kamiseten nondik norakoa ez bazaizu ardura, jakiterik ere ez baduzu nahi eta, gainera, esanak esan, berdin bazaizu... ba, orduan, behar bada, seguru asko, arrazoi osoa izango duzu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter