Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Beltxarga beltza Valentzian

Beltxarga beltza Valentzian

Mikel Iturria 2024/11/03 16:55
Hondamendia Valentzian. Erregea, Sánchez eta Mazón bisitan.

Gaur bederatzi urte betetzen dira Groseko Kortxoenea gaztetxea eraisten hasi zirela. Bederatzi urte jada.

Un cisne negro en Valencia, apunte hau gaztelaniaz.

Baina nik atzerago joan nahi dut. 1990eko hamarkadaren hasiera, hain zuzen ere. Juan Carlos I.a, Espainiako egungo erregearen aitaren bisita Donostiara.

Javier Ortiz maitea El Mundo periodikoaren ordezkari gisa egon zen Miramar jauregian egin zioten harrera ofizialean. Erretzailea izaki, jardinera atera zen zigarro bat erretzera. Sirena hotsak eta ke lainoak entzun eta ikusten omen ziren han goitik.

Kanpoaldean beste pertsona batekin egin zuen topo Javierrek. Hari esan omen zion ea zertara zetorren Borboia, ea ez ote zen jabetzen bisitak sor zezakeen kaosaz.

Barrura sartu eta ezagun batek galdegin omen zion ea zertaz aritu zen solasean Sabino Fernández Camporekin. Hots, garai hartan Errege Etxeko burua.

Javierrek anekdota hau -eta beste bat- kontatzen zituen bere despiste potoloak ilustratu nahi zituenean.

Ortizek Fernández Campori esandako gauza berbera pentsatu dut telebistan ikusi dudanean Valentziako Paiporta herrira hurbildu direla egungo Errege-erreginak, Sánchez eta Mazón presidenteekin batera: ze nezesidade! Zer uste zuten? Txaloka hartuko zituztela?

Valentziako desastrearen harira, goizean Enric Julianaren gaurko zutabea irakurri dut La Vanguardian: Un cisne negro, negrísimo.

Hona hemen hasiera:

«Se llama cisne negro a un acontecimiento sorpresivo que altera el orden de las cosas; un suceso inusitado de gran repercusión social, por tanto política, que tiende a ser racionalizado de manera retrospectiva como algo que podía haber ocurrido. El ensayista y financiero libanés Nassim Taleb, autor de una trilogía sobre la incertidumbre, ha sido uno de los grandes divulgadores de esa metáfora. Lo que ha ocurrido en Valencia es un cisne negro».

Ez nintzen gogoratzen izen berbera duela Ibil bedi taldearen disko batek. Hona hemen Beltxarga beltza.

Twitter

Aste honetan impasse egoeran utzi dut Twitter kontua. Telefonotik kendu dut aplikazioa eta orain hausnartu behar zer egin. Izan ere, ia hamalau urte pasa baititut plataforma hori erabiltzen eta niretzat informazioa jasotzeko gune garrantzitsua izan da. Baina jada hor ez da giro eta ematen du gauzak okertu egingo direla. Tamalez.

Bitartean Linktree-n zabaldu dut profila, nondik nora nabilen jakin dezazuen.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Stat counter