Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Begietara begiratu eta esan zein den egia

Begietara begiratu eta esan zein den egia

Mikel Iturria 2024/11/17 16:50
Txomin Uribe (Tu-K, Piztiak) Ekain Perezekin solasean «Lore hostoak» podkastean.

Astean zehar Twitterretik hanka egiteari buruz hausnarrean ibili naiz eta asmoa nuen horri buruz aritzeko gaur hemen, baina uste dut oraindik ez dela horri buruz patxadaz idazteko tenorea eta nahiago hurrengo baterako uztea. Are gehiago, ostegunean, azaroak 21, Komunikazio libreago baterantz trantsizioan izeneko jardunaldietara joango naizela aintzat hartuz.

Mírame a los ojos y díme la verdad, este apunte en castellano.

Atzo larunbata, gauean, Amua-n egon nintzen Joseina Etxeberriak Gorka Urbizurekin izandako solasaldia entzuten. Bi ordu luze aritu ziren biak musikaz berbetan: Gorkaren kanta kuttun batzuk jarri zituzten (bideoak edo biniloak, baita digitalean ere), bitxikeria zenbait aipatu zituzten eta, propina moduan, Lekunberrikoak hiru kantu jo zituen zuzenean, gitarra akustikoaren laguntzarekin.

Sarrerakoa egin ondoren, bideo hau jarri zuten. Ez nituen ezagutzen: Dijon eta Mkgee.

Urbizuk aipatu zuen Mkgee-k txundiduta daukala. Bideoaren hasieran ageri den gitarrista errubioa da. 26 urteko kanadiarra, inor gutxik ez bezala aparteko gaitasuna omen dauka bere unibertsoa sortzeko. Jarraitu beharko dugu ba bere gurpila.

Bidean, Ekain Perezek Txomin Uriberekin izandako topaketaren emaitza publikoa entzuten joan ginen autoan: Lore hostoak podcast-aren kapitulu berri bat. Hiruzpalau egunetan entzun dut autoan egindako joan-etorrietan eta, azkenean, gaur entzun dut bukaera. Eta ttak ukitu nau espero ez nuen kontu batek.

Uribe ondarrutarra da eta nire emaztea ere bai. Txominek elkarrizketan kontatu du gehien biluztu den kantua Begietara begiratu dela. Minbiziak hil zuen koinatu batekin izandako azken topaketetako bat da abiapuntua. Zaragozakoa omen zen gizona eta hil baino bi egun lehenago, biak bakarrik zeudela, esan omen zion: «Mírame a los ojos y dime la verdad».

Eta krak egin dit zerbaitek barruan, pasadizo horrek 2019ko udarara eraman baitit. Irailaren amaieran hil zen Ondarruko koinatuarekin pasatako aste haiek gogoan. Joserra ere minbiziak hil baitzuen.

Hona hemen kantua: Begietara begiratu.

Krak.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Stat counter