Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / #balconsito, munduko musika jaialdirik txikiena

#balconsito, munduko musika jaialdirik txikiena

Mikel Iturria 2018/08/21 19:00
Ez dakit zein den Mikel G. Otamendi, baina seguru nago «harrikada» galanta duela. Kanpora joateko dirurik ez eta jaialdia antolatu du etxeko balkoian. Sei artistak joko dute eta streaming bidez ikusteko aukera egongo da.

Noticias de Gipuzkoa egunkariaren igandeko kontrazalean zetorren Fernando F. Garayoa kazetariak sinatutako albistea: El festival de música más pequeño del mundo.

Goian aipatu bezala, Mikel G. Otamendi da Balconsito jaialdiaren antolatzailea. Horrelaxe aurkeztu du egitasmoa:

«Etxean nengoen, telebista katez aldatzen, dagoen jaialdi mordoari begira: jende-pilaketak, jaialdiak kalatan, taldetzarrekin eginiko ekitaldi garestiak, hainbat egunez kanpatzen duten milaka lagun... Eta tristura moduko bat sortu zen nigan horrelakoetara ezin naizelako joan. Baina, era berean, beste ideia indartsu bat piztu zen: aukera errazagoak egon daitezkeela, pertsona guztientzat, gainera. Hortik abiatuta, hazia landatu eta tiraka hasi nintzen».

Balkoiak 1,71 metro koadro ditu eta norberak etxean eginez gero «ez da zertan zientoka kilometro korritu eta beste hainbeste diru gastatu behar».

Bi hitzordu lotu ditu:

Abuztuaren 27an, astelehena, Kutxi Romero, Pedro (La Fuga) eta Iker Piedrafita arituko dira.

Abuztuaren 28an, asteartea, Kai Etxaniz, Gussy eta Chica Sobresalto.

Egunero 10 bat lagun egongo omen dira bertan: jada gonbidatuak izan diren bi lagun, antolakuntzako beste bi, prentsarekiko harremanetaz arduratuko den beste bat, tatuatzailea...

Esan bezala, streaming bidez ikusteko aukera ere izango da. Ateak 19:00etan zabalduko dira eta 20:00etan hasiko da lehen emanaldia.

#balconsito, el festival de música más pequeño del mundo, este apunte en castellano.

Balconsito

etiketak: musika, balconsito, iruñea
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter