Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Babou Dioufen gorpua etxeratzeko laguntza eske

Babou Dioufen gorpua etxeratzeko laguntza eske

Mikel Iturria 2013/07/28 19:05
7.000 euro behar dira Donostian uztailaren 19an hildako senegaldarraren gorpua etxeratzeko. Duela lau bat hilabete etorri zen Afrikatik. Gaixorik iritsi zen Euskal Herrira.

Atzo eguerdian, Ondarroara iritsi berritan, bi senegaldar (afrikar) ikusi nituen autobus geltokian paper bat itsasten.

Handik gutxira bertatik pasa eta argazkia atera nion. Bi gauzek deitu ninduten atentzioa.

1.- 28 urteko mutil gazte baten eskela zen.

2.- Euskaraz zegoen idatzita.

"Babou Diouf. Donostian hil zen, 2013ko uztailaren 19an, 28 urte zituela". Hondarribiko Senegaldarren Komunitateak sinatzen zuen eta gorpua etxeratzeko diru-laguntza eskatzen zuten. Kutxabank-eko kontu bat: 20955039931072497125 (Guztion Artean elkartearena da: kontzeptua Babou-rentzako laguntza / Ayuda para Babou).

Interneten egon naiz bilaka eta ikusi dut Diario Vascok argitaratu duela testu labur bat gaur bertan: Babou Diouf Senegalera etxeratzeko laguntza eske. Albisteak dioenaren arabera, 7.000 euro behar dituzte (Hondarribiko Tanatoriora deitu dut eta hori horrela dela baieztatu didate).

Bi telefono ageri dira albistean: Osman-ena (ez deitu: itsasoan da) eta Famara-rena. Babakar Diouf-en telefonoa ere lortu dut.

Osmanek ez du deia hartu, itzalita zuen mugikorra, baina bai hartu duela Famarak. Babou-ren lehengusua zela esan dit Famarak eta arrantzale gisa aritzen dela Hondarribian. Galdegin diot ea zer gertatu zaion lehengusuari.

Duela lau bat hilabete etorri zela esan dit. Senegaletik abiatu eta Marokon pasa omen zituen hilabete batzuk. Algecirasetik Espainiaratu zela eta hilabete pasa zuela Malagan lagun batzuekin, Famara Senegalen zegoen bitartean. Oporretan.

Famara Hondarribira etorri zenean, hona ekarri zuela Babou, baina gaixo zegoela jada. Bidasoa Ospitalean hartu zuten, analisi batzuk egin, baina ez zuela hobera egin. Azkenean, ospitaleratuta egon da bertan hilabetez eta handik Donostia Ospitalera eraman zutela.

Oso gutxi egon dela berarekin; arrantzalea izanik 40 egun pasa zituela itsasoan.

Babouk ez omen zuen paperik.

Ondo legoke esku bat botatzea.

Se necesitan 7.000 euros para repatriar el cuerpo de un senegalés, este apunte en castellano

Uztailak 29. 9:45. Guztion Artean Elkartearen komunikatua.

Uztailak 29. 13:00. Pertsona batek Menéamen jarri du.

Uztailak 29. 23:00. Hondarribiko tanatorioko gerentea, Iñaki Garrido, elkarrizketatu dute gaur goizean Euskadi Irratiko Faktorian.

Abuztuak 2. 17:55. Prentsaurrekoa egon da gaur goizean Hondarribiko Udaletxean. Besteak beste, jakinarazi dute Udalak gastu batzuk hartuko dituela bere gain eta zinegotzi guztiek dirua jarriko dutela. Hondarribiko Udalaren komunikatua.

Abuztuak 9. 22:00. Gaur eraman dute Senegalera Babou Diouf-en gorpua. Familia eta lagunek eskertu nahi izan dute jasotako laguntza.

Xabi
Xabi dio:
2013/08/01 13:59
Eskerrik asko honen berri emateagatik, Mikel!
Geure ekarpentxoa egin genuen aurrekoan. Badakizu diru bilketa nola doan?
iturri
iturri dio:
2013/08/01 22:48
Kaixo, Xabi.

Nik dakidala, oraindik ez dute esandako erdia lortu, baina Hondarribiko alderdi politikoak ere inplikatu dira. Dirudienez, bihar, ostirala, prentsaurrekoa emango dute udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek eta ea bultzada horrekin dirua lortzen duten.

Jarraituko dut informatzen. Mila esker interesagatik.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Stat counter