Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Ava Gardner-en kanta kuttunak

Ava Gardner-en kanta kuttunak

Mikel Iturria 2018/04/15 19:25
Musika vs. SGAE.

Aurreko batean musika maite zuen lagun bati buruzko zutabe hau irakurri nion Ortizi: El grabador pirata.

Ez dakit nor den tipoa, ez dakit bizirik ote dagoen (Javier baino zaharragoa omen zen eta testua 2002koa da) eta ez dakit non zeukan denda.

Idatzian Javierrek aipatzen du lagunak Ava Gardner-ekin egoteko (eta hitz egiteko) aukera izan zuela.

Are gehiago, grabatzaile piratak galdetu omen zion aktoreari ea zeintzuk ziren bere kanta kuttunak. Izenburu batzuk bota omen zizkion eta tipoak kaskoan gorde, etxera joan eta bertan zerrenda egitea lortu. Lagunei eta konfiantzazko ezagunei disko horren kopiak oparitzen zizkien.

Horietako bat Javierrek eskuratu zuen 2002ko bisita hartan.

Ortizek izenak aipatzen ditut, baina ez kanta eder haiek: Louis Amstrong, Rosemary Clooney, Ella Fitzgerald, Nat King Cole, Carmen McRae, Chet Baker, Billie Holiday, Frank Sinatra

Zutabearen bukaeran SGAEri mandatutxoa bidali zion.... Eta SGAEk enbidoa jaso. Gutuna Fernando Neira musika-kazetariak sinatu zuen, garai hartan erakundearen prentsa burua zenak.

P. S.: galdetuko diet Ortizen gertukoei zeintzuk diren kanta horiek. Lortuz gero, hementxe jarriko ditut.

P.S. bis: orain ulertuko duzue zergatik Ruper Ordorikak Lutxo Neira esaten dion bere baxu jotzaileari.

Las canciones favoritas de Ava Gardner, este apunte en castellano.

2021eko urriaren 15eko eguneratzea. Irakurle argentinar batek (Pancho Ramos) zerrenda helarazi zigun duela gutxi. Hona hemen irudia eta Spotify-n sortu dudan Ava Gardner-en kuttunak izeneko zerrenda (The Real Thing, Carol Sloane falta da, Youtube-n entzun dezakezue).

Ava Gardner-en kanta kuttunak.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter