Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Aulkiak ahulki

Aulkiak ahulki

Mikel Iturria 2011/05/25 06:00
Igandeko emaitzak direla eta ez direla.

Bilduk izandako emaitzak zirela eta ez zirela, igande gauean twitterreko nire horman pertsona bat hasi zen #nidonostiarra #niguipuzcoano hashtag-ak erabiltzen. Haserre bizian zegoen eta gaztelaniaz ari zen gizonari zerbait esatekotan egon nintzen. Azkenean, isilik geratzea erabaki nuen. Nola adierazi pertsona horri euskaraz kontrako esanahia zutela hashtag horiek?

Euskal Herri(ar)en drametako bat da gabezia asko ditugula gu bezala pentsatzen ez dutenekin hitz egiteko, are gehiago gutxieneko akordioetara iristeko. Eta orain garai hauek tokatzen dira. Politika egin behar da orain. Edozer gauza gerta daiteke, baina gaur egungo toki-erakundeek gizarte / herri honen ispilu fidagarriagoa ematen dute.

Nire ustez, Paul Riosek dioen bezala Bilduri jende askok eman dio botoa ETAren amaiera laguntzeko. Ezker Abertzaleari esku bat bota diote Eusko Alkartasunak eta Alternatibak (pena Aralar ez igo izana tren horretara: goizegi da eta zauriak oraindik zabalik daude; espero dezagun egunen batean ixtea) eta ikusteko dago nola kudeatuko duen ezker abertzale tradizionalak koalizioan duen hegemonia hori.

Ez dezala egin nire lagun baten patroiak bezala: enpresak arazo ekonomikoak zituela, 90. hamarkadaren bukaera aldera, enpresaburuak dirua jartzeko eskatu zien langileei. Dirua jarri eta kooperatiba moduko bat bihurtu zen lantegia. Halako batean, gauzak hobeto zeudela aprobetxatuz, enpresa-gizonak, emaztearen zein semearen parteak erabiliz eta beste bi langilerekin akordioa lortuz, berriro bereganatu zuen enpresaren kontrol osoa.

Aipatu patroiak baino errazago dauka betiko Ezker Abertzaleak Bildu kontrolatzea, baina jaso duen boto zaparrada hori ahalbidetu dutenek ez lukete ulertuko. Eta kontutan izan behar da botoak boto-emaileenak direla eta, bolada batez, alderdien esku egoten direla (nahiz eta alderdiek uste izan beraienak direla). Aulki dantzan ahulkiak dira nagusi.

Garai berriak ditugu mutur aurrean. Eta politika egiteko modu berriak behar ditugu. Asko du oraindik demostratzeko Bilduk. Pedagogia asko egin beharko du. Beldur asko uxatu.

Ez da erraza izango, baina ni itxaropentsu nago. Jakitun egoera ekonomikoa zaila dugula aurretik eta erronka handiak.

La cosa vasca se mueve, este apunte en castellano.

neregauzak
neregauzak dio:
2011/05/25 12:56

Nik ere jaso nituen aipatzen dituzun hashtag horiek... hasieran ez nuen ulertzen nondik nora zetorren retuita, gerora ulertu nuen... en fin...

ramon
ramon dio:
2011/05/31 21:44

aukera bai bainan... erabiliko diren planteamenduen zalantzat ditudaz. Hiru ezparru nabarden dagozaz eta erdiko horretan dago gakoa. aralarren gaiari buruz hik aipariko komentario bainanh sakonago jak asuntoa bainan behar bada ez hik plantetu duan modura alderantziz baizik, arrazoiak arrazoi eta honek hasierako komentariora naramak zalantzak ditudaz ZORITXARREZ.

27zapara
27zapara dio:
2011/05/25 09:09

Horregatik uste dut, inoiz baino gehiago, politika besteen esku utzita espektatiban egoteko baino, guk ere esku hartzeko garaia heldu dela. Nola? Ea bide ematen diguten, bide egin dezagun..

iturri
iturri dio:
2011/05/26 00:32

@27zapata: Ikusi dut Zarautzen aurkeztu nahi duzuen Ariola proiektua (ez konfunditu Ariola disketxearekin). Beharrezkoa dela uste dut eta lan txukuna egingo duzue.

@neregauzak: emaitzak onartzen ditugu gure aldekoak diren heinean. Gure sokakoek irabazten ez badute, kaka. Horrela ez gara oso urrutira iritsiko.

@roberto: espero dezagun ez erortzea. Jai izango dute beraiek eta jai guk.

Xan
Xan dio:
2011/05/30 22:49

Aupa Mikel, Gustatu zait zure irakurketa. Eta nik gehituko nuke Bildu beste aukera handi baten aurrean dela, alegia, aukera dauka herritarrek politikarekiko daukaten nazka murrizteko, herria beste era batera kudeatu daitekeela erakusteko eta haserre daudenen konfiantza eskuratzeko. Hori bai, lan asko egin beharko du, parte-hartzea egia bihurtu eta jasoko duen presioa ahal bezain ongi kudeatzen jakin, denok baitakigu erabakitzeko momentuan botere ekonomikoek pisu asko dutela. Baina, ni pertsonalki, itxaropentsu nago. Pertsona horiengan konfiantza daukat.

ROBERTO
ROBERTO dio:
2011/05/25 20:25

Oso garrantzitsua da puntu hori. Ezker abertzaleak, KASeko garaietan bezala, tentazio monopolistan jausten bada, akabo!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter