Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Astea arin

Astea arin

Mikel Iturria 2008/04/19 13:16
Abiadura handiko astea joan zait enteratu gabe.
Elnako memoria

 
Asteartean etorri ziren Maria, Miquel eta Vicky. Mataró Euskal Herria connection. Miquel Torner Gerra Zibilaren ondorengo memoria demokratikoa eta galtzailea oinez errekuperatzen duen Marxaires taldeko kide da. Oso pertsona jatorra, hankak lurrean dituen horietakoa. Maria nire laguna da eta Vicky Miquel-ena.

Aitzakia Ernest Lluch Kultur Etxeko asteazkeneko ekitaldia izan zen. Assumpta Montellà eta Toni Strubell ere egon ziren bertan. Assumpta beti bezain ondo hitzaren jabe denean, emozioa hitzez transmititzeko gai baita. Strubell ere hunkituta, batez ere Javier Vizcaínok solaskideei hitza eman aurretik jarritako lau minutu eskaseko korteagatik.

Denek merezi dute nire aitortza, baina Javi folloi ederraren erdian etorri zen Donostiara. Lorik egin gabe eta aurretik kristoren plan tzarra duela kontutan hartuz, esker bereziak igorri nahi dizkiot hemendik. Eta zaintzeko ere esan nahi diot, bizitza bizitza baita, ederrena, galtzen duenak, galtzen du dena (Atxagaren berbak moldatuz).

Kronika ezberdinak egin dituzte bertaratutako lagunek: Javier Vizcaíno aurkezleak bata, Love of 74 entzuleak bestea, laster esango du zerbait Assumpta Montellàk… Eta Begoña Del Teso kazetariak Miqueli eginiko elkarrizketa gaur publikatu da DVn.

Hauetako lagun katalan batzuekin Gu ta gutarrak taldearen kontzertua ikusi genuen ostegunean Loiolako Kultur Etxean. Donostia periferia tour. Aretoa lepo eta bizkaitarrak in crescendo, tempoak ondo maneiatuz. Joseba Tapia izan zen gutar gonbidatua.

Gainsbourg gainbegiratuz

Ostiral arratsaldean, Eibartik pasa ondoren, Elgetara igo ginen. Espaloia Kafe Antzokian genuen zitak merezi baitzuen. Diskoa publikatu ondoren estreinakoz igo zen taula gainera Gainsbourg gainbegiratuz lana zuzenean defenditzera Jocanok bildutako tropa. Diskoa emanaldiaren aurretik erosi egin nuen eta zinez da ederra. Emanaldia, berriz, ez zen gutxienekora iritsi. Inguruan nuen jendea, nirekin eta niregatik igo zena kasu batzuetan, ni baino harrituago zegoen ikusi zuenarekin. Ezin baita 13 euro pagatu dituenari entsaio batera gonbidatu.

Zaila egin zen aurretik sarrerak saltzea, hori kontatzen du Iban Arantzabal antolatzaileak bere blogean. Eta zuzenekoa oso berde dago oraindik. Hurrengo hitzordua Victoria Eugenian dutela aintzat hartuz, ni kezkatuta egongo nintzateke taula gainera igo behar izanez gero. Bi gauza dituzte alde: denbora eta proiektua perla bat dela.

En castellano

 

iturri
iturri dio:
2008/04/21 01:12

Aupa Leire:

Diskoa erosten baduzu, ez zara damutuko. Aste honetan zazpi eurotan Gaztelupeko webgunean.

Placidak idatzi du kontzertuetaz eta diskoaz bere blogean . Bertan zu eta Elena aipatzen zaituzte ere.

Gainera, orain Maider Telleriak aurkezten duen Déjà Vu irratsaioan kolaboratzen du (muxu bat, portzierto, Susana Mujikari, dagoen tokian dagoela, animo asko). Irratsaioaren grabazio honetan Gainsbourg gainbegiratuz aipatzen dute eta kanta batzuk entzun ditzakezu ere.

Giorgio Bassmatti musikariaren blogean ere entzun dezakezu beste bat.

Bassmatti
Bassmatti dio:
2008/04/21 22:26

Zer esan edo zer eginari bueltaka nabil azken orduetan. Ulertzen dut bakoitzaren lana ona ez izatea, nirea barne, noski. Eta errespetuaren kontuarena min asko egin dit, arrazoia daukazuelako. Zuen ikuspuntua ulergarria da. Jotzen edo abesten ezin da kanpoko ideia jaso.

Elgetako lekutxoa oso ederra da (izanez eta ideiaz), eta benetan dut uste hara joan ginenak ez genuela errespetu osoa agertu edo eman han jotzeko aukerari. Baina ez pentsa zerbait pertsonala dela, ziur nago kontzertua beste leku batean izango balitz han ikusi eta entzun genuena nahiko parekotsua izango zela.

Zaila da hainbeste musikari eta abeslari batera biltzea, eta beharrezkoa izango da gauza askori buruz hitz egitea proiektu eder hau gertu sentitzen dugun artean aurrera ateratzeko. Hitz egin, eta prestatu, landu.

Diruak ez du errespetua lortzen/izartzen. Berdin izan behar du euro bat edo 100 kobratzea. Leku txikian edo handian jotzea. Ondo prestatzea da gauza edo gakoa. Lehen edo bigarren mailako entzuleak al daude?

leire
leire dio:
2008/04/20 17:49

Nik diskoa erosteko asmoa neukan, baina entzun nuena ikusita, gogoa kendu zidan. Uste dut, baina, zuri moduan, ahoko gustu txarra kenduko zidala. Dena den, Victoria Eugenia garrantzitsia da, baina Espaloiak ere behar du duin jokatu. Kontzertu hori kontzertu izenarekin beharrean, entsegu bataiatu izan balute, eta sarrera sinboliko bat jarri, beste era batera ikusiko genukeen. Nire inpresioa da, batzuk soiñu proban kontzertuan baino hobeto aritu zirela. Hala ere, oso-oso ondo pasatu nuen, eta ez zait batere damutzen joan izana. Dibertitu egin nintzen, asko!

leire
leire dio:
2008/04/21 00:44

Badakit, Iturri. Baina era berean Victoria Eugeniak badauka oihartzun bat Espaloiak ez daukana, eta sarri askotan horrelako lokaletan gertatzen dira kontzertuak ederrago eta hobeak. Dena dela, espero dut hobetzea. Kantu bat entzun dut, diskokoa eta gustatu zait, bai. Ez nuen erosi, eta orain pena. Ondo ibili, eta hartu ferrixa!

iturri
iturri dio:
2008/04/21 00:11

Arrazoi osoa duzu, Leire. Agian ez dut argi adierazi pentsatzen nuena. Elgetako jendeak ere errespetua behar du. Are gehiago, nik estimu gehiago diot Elgetako Espaloiari Donostiako Victoria Eugeniari baino.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter