Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Arzalluz eta Xiberta

Arzalluz eta Xiberta

Mikel Iturria 2009/06/20 15:21
Hau da, Arzalluz beti bezala. Info 7n eta Argian. #donotsaveme.

"Nire ustez, Gobiernuak (Espainiak) bere gerra ETAren kontra galduta dauka. Galduta dauka, esango genuke, armaz, zeren beti esaten dute azkeneko puntutan dagoela, ahulezia izugarria daukala ETAk (azkeneko aldiz Elxen Pérez Rubalcaban esan dituenak, adibidez) eta behin eta berriz etortzen da atentatu bat. Eta gaur hil egin dute eta ez dute edozein hil. Hil dute Polizi Nazionaleko Informazio buru edo behintzat hemen Bilbon bazekiena nondik zebilen, ezta?”

“Eta horregatik hori ezin badute kendu, ETAk behin eta berriz horrelako gauzak egiteko ahalmena badauka, ba nik uste dut Estatuaren frakasua nabarmena dela. Eta frakasatzen du armaz edo poliziaz, eta frakasatu du negoziaketan, zeren nik esaten dut beti ETA... ETA da niretzat (beren ustez izango dira ez dakit zer, eh?) niretzat da, historikoki begiratuta, zerbezaren aparra bezala. Zerbezak indarra daukanean ateratzen du aparra eta indarrik ez badauka, ez du ateratzen, zerbeza hilda dago. Horregatik ETA bezalako fenomenoak dira herriaren egonezinaren ondorioak. Arazoa ez da berez ETA, baizik izango da herriaren egonezina. Hori ez badakite analizatzen, gauzak negoziatu eta aurrera eramaten, herri hori halako satisfakzio batera iristeko, ba orduan galduta dauka. Ez dakit zenbat denbora iraungo duen, baina galduta dago”.

Xabier Arzalluz, Info Zazpi irratian, ekainak 19. Audioa entzun dezakezue bertan.

"Ez dut uste aipatzen den polo soberanista denik bidea. Pistolak tartean dauden artean, ez da polo soberanista izango, zulo soberanista baizik. Hori hala, eta ETA suntsitzea ia ezinezkoa dela jakinik, ETAk beste Xiberta bat antolatu beharko lukeela uste dut, euskal alderdi guztiak deitu, armak uzteko prest dagoela esan, eta aurrera begirako estrategia denon artean diseinatzeko ETA beste agente politiko bat gehiago bihurtu. Ez dadila sartu Espainiako Estatuarekin negoziatzera, boterearentzat nahi duena egiteko alibi bat den bitartean, konponbiderik ez dute topatuko-eta. Garbi dago bakoitzak bere txiringitoari begiratzen diola, baina ez dezagun ahaztu EAEn gehiengo abertzalea daukagula, eta Nafarroan eta Iparraldean ere tendentzia abertzalea goraka ari dela. Erabili dezagun indar hori behingoz. Suzia piztuta dago, eta aurretik bidea daukagun arren, ez gaude desesperatuta. Hasi gaitezen bidea egiten leku erosoenetan, eta ikusiko dugu nola iristen garen leku malkartsuenetara. Dena kolpetik egin nahi izatea ez da utopia, tontakeria baizik".

Xabier Arzalluz, Argia, ekainaren 21eko zenbakia. Sustrai Colinak eginiko elkarrizketa.

Gobiernuak galduta izango du gerra hau, baina ETA ez dut irabazle ikusten. Beraz, nortzuk ari dira irabazten? Nor ari da benetan galtzen? Atzo, Eduardo Puellesek, familiak eta lagunek. Bihar? Donotsaveme.

patxi lurra
patxi lurra dio:
2009/06/21 14:46

Ollarganen hildako poliziak hainbat etakide atxilotzen lagundu dau, hainbat atentatu zapuztu, eta López presidente iruzurtiak "gutar"tzat hartu dau, eta biktimaren anai batek "gudari"tzat. Eta zentzu batean eurekin bat nator. Gero hiltzeko modu guztiz ikaragarria dogu. Eta azkenik bandera espainiarren inflazinoa eta biktimak mitin politiko txikiak egiten alde batetik ikusi ditugu eta bestetik "Berria"n Eduardo Puelles euskaraduna zala irakurri dot.

Neuk bestela Arzalluz jaunagaz bat egiten dot, tragedia pertsonalak bardinak dira Melitón Manzanasen alarguna eta seme-alabak izanez gero, edo Ernest Lluchenak, edo polizia torturatzaile batenak edo Miguel Blancorenak. Baina, sentitzen dot, baina biktima guztiak ez dira bardinak. Neure lagun (oso eskuindar) batek esaten eban hildako poliziak "lan istripuan" hiltzen dirala zelabait. Badakite zeintzuk dira deukien lanbidearen arriskuak, eta onartzen dituzte, euren familiak legez. Ernest Lluchek eta Miguel Angel Blancok eduki behar ez eben arriskua, ankerki topau eben arren. Neure ustez ETAren aurkako gerran bete-betean egoan Puelles jaunaren egoera eta politikan zihardutenen Lluch edo Blancorena oso desbardinak dira, ETAk bardindu dituzten arren.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter