Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Esaidazu zer sentitzen den argiak itzaltzen direnean

Esaidazu zer sentitzen den argiak itzaltzen direnean

Mikel Iturria 2017/02/12 19:25
Maria Antonia Plaza eta Frantxis Lopez de Landatxe jubilatu egin dira. Donostiako Garoa Kultur Lab-ek ateak itxi berri ditu. Zergatik ez erreparatu bizirik mantentzeko gure sostengua behar duten beste hainbat proiekturi?

Ostiralean, Maria Antonia Plazarekin (Victoria Eugenia Antzokiko txartel-saltzailea) egin nuen topo. Larunbatean, otsailak 11, izan da bere azken laneguna. 25 urte egin ditu Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharrean Mitxel Ezquiagari elkarrizketa honetan esan zion bezala (El contacto con el público me hizo feliz). Enteratu direnean, hainbat herritar eskerrak ematera hurbildu zaizkio antzokira eta horren aurrean Maria Antonia harrituta, hunkituta eta lotsatuta zegoen.

Aste batzuk lehenago hartu zuen erretiroa Frantxis López de Landatxek, 30 urte baino gehiago Gipuzkoako Kultura departamentuan lan egin ondoren, horietako gehienak Koldo Mitxelena Kulturuneko buru. Teresa Flañok elkarrizketatu zuen: "En la cultura somos muy conservadores, más de dogma que de razón y crítica" (osotara 10 MB pisatzen duten 2 jpg dira).

Larunbatean, hilak 11, Garoa Kultur Labek ere agur esan zuen. Albiste tristea, are gehiago hiriko nire toki kuttunetako bat zela kontuan hartuz: "Baldintza eta arrazoi ezberdinen elkargurutzatzea medio hartu da erabakia. Ez genuen arrazoi ekonomikoak medio zabaldu Donostiako laborategia, eta ez dugu arrazoi ekonomikoengatik itxiko. Erabaki pertsonala da hartu duguna, erabaki intimoa. Erabaki zaila eta erabaki irmoa".

Horrelako arrazoien aurrean ezin ba asko esan, egindako lana eskertu (Imanol, Eneko, Oier, Ines, Aritz, Patri, Kepa, Lander eta Sarari) eta kontuan hartu Gros auzoan 200 kultur jarduera gutxiago izan daitezkeela aurten.

2014ko uztailean, liburu-denda zabaldu zenean blog honetan nik idatzitakoa berrirakurri dut. Zer pentsatua eman dit.

Donostiakoa zabaldu behar zutenean, Oier Aranzabalek elkarrizketatu zuen Imanol(txo) Agirre: Liburu-dendak kultur epizentro dira, ala bestela ez dira. Bertan bideo hau dago:

Esaldi hau: "Nire ustez behintzat innobazioaren oinarria atzera pausu hori dela: askotan aurrera joateko, pixka batean gelditu, bi pausu atzera eman eta hor hasten da guztia".

Egun hauetan Imanolek askotan errepikatu duen beste ideia bat azpimarratu nahi dut. Berak dio eskertuta dagoela liburu-denda itxi eta egin zaion kasuarekin (beste hainbat negoziok agur esaten dutenean apenas baitira notizia), baina jende (gazte eta ez hain gazte) mordoa dagoela inguruan gauzak egiten (edo egin nahian) eta horietan jarri beharra dagoela fokua.

Hortik tiratuz lau gauza:

1.- Bukatu zen Donostia 2016. Kitto. Gainditutako pantaila bat da. Aurrera begiratu behar dugu eta ezin gara egon behin eta berriz proiektu horren akatsak mahai gainean jarriz.

Hori bai, ekitaldiak egin diren lokalen aurrean irudian ageri den bezalako oroigarri horrorosoak jarri dituzte eta horrek ez du asko lagunduko. Garoaren kasuan hilarri moduko bat izango da (argazki gainean klik eginez gero, atzo ateratako bost erretratu gehiago ikusteko aukera).

Gero arte, Garoa

2.- Instituzioei: Donostian kultura instituzionalak kristoren indarra dauka, baina funtzionarioak ez diren langile asko (zer esanik ez sortzaile, artista eta aktibista gehienak) egoera prekarioan daude.

Aterki instituzional horretatik kanpo dauden hainbat proiektu estimatzen ditut: besteak beste, Le Bukowski, Dabadaba, Doka, Guardetxea... (Kortxoenea estimatzen nuen bezala).

Zahartuta nago eta gaizki pentsatzen dut gehienetan: ematen du 2016an Udalean lozorroan egondako hainbat espediente orain berpiztu egin direla. Dena legala izango da, baina erreparatu gehiago izpirituari eta ez hainbeste letrari.

3.- Azken urte hauetan turismoak nabarmen egin du gora gure hirian. Noiz arte? Benetako datuak nahiko nituzke ikusi, informazioa, eta ez bakarrik aldiro-aldiro ematen dizkiguten okupaziori buruzko datu triunfalista horiek.

Gauzak dauden bezala, seguruenik eremu batzuk turistentzat izango dira eta gu bertan turista bezala ibili ahalko gara. Onurak ere ikusten ditut: auzoetako giroa suspertu egin da.

4.- Antolatu beharra dago: gustatzen zaigu zerga gutxi pagatzea eta dena Administrazioak konpontzea, baina hori ezinezkoa da. Beti daude antolatutako taldeak eta gu (herritarrak, langileak... jarri zure kolektiboa) antolatzen ez bagara, jai dugu.

Bestela, donostiar gisa negar egitea soilik geratuko zaigu, herritar gisa defendatzeko gai izan ez ginen gauzen aurrean, baina Joseba Irazoki musikariak dioen bezala "Ezin gara beti negarrez egon".

P.S.: gehiago joango naiz Zarautzera.

Dime qué se siente cuando se apagan las luces, este apunte en castellano.

Eguneratzea: otsailak 13. 8:05ean. Juan González Andrés-en bideo labur bezain polit hau.

Hasier
Hasier dio:
2017/02/13 23:50
Ondo esan duzu, hemendik aurrera funtzionario ez diren langileen egoera are prekarioagoa izango da... kulturgingtzan dihardugunok barne...Liburudenda bat zabaltzea mirari bat da egun...
Danele
Danele dio:
2017/04/03 10:35
Mikel, besteak beste, bihotzez eskertzen dizut Frantxisen elkarrizketa eskaneatu eta denon eskura jarri izana. Segi tinko!
iturri
iturri dio:
2017/04/03 13:03
Mila esker, Danele. Ea baliagarria zaizun!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter