Ada Colau, Hipotekak Kaltetutako Plataformaren izenean Kongresuan
Astearte gauean ezin izan nion kasu gehiegierik egin, baina bai ikusi nuela hainbat lagunek goraipatzen zutela Ada Colauren mintzaldia. Asteazken gauean, berriz, haren bideoa topatu nuen youtube-n eta irratia entzungo banu bezala entzun nituen Ada Colauren hitzak. Hipotekak Kaltetutako Plataformaren izenean aritu zen Diputatuen Kongresuan, Ekonomia eta Lehiakortasun batzordearen aurrean (hona hemen La Marearen kronika, gaztelaniaz).
Oso ondo hitz egin zuen Adak, hasierako urduritasunak minutuak pasa ahala hobeto kontrolatuz. Tinko. Aho bilorik gabe (kriminal deitu zion bere aurretik hitz egin zuen bati).
Gaur berriro entzun dut eta ikusi dut nire inguruan ere jendeak oso ondo hartu dituela Colauren berbak. Are gehiago, 100.000tik gora bisita ditu une honetan bideo honek (antzeko gehiago daude sarean).
Amaitzeko, gauza bat gehiago: plataformaren webgunean jaisteko moduan dago Vidas hipotecadas pdf artxiboa, Ada Colau berak eta Adrià Alemanyk idatzitako liburua.
P.S.: Larunbat goizean Julia Oteroren gutun hau irakurri dut. Horrek balio dit ikusteko Ada ezaguna dela Katalunian, baina adi ibili beharko duela.