Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Zura taldearen "Ilargi Handi Zauri Zarae" diskoa eta ikuskizuna

Zura taldearen "Ilargi Handi Zauri Zarae" diskoa eta ikuskizuna

Mikel Iturria 2005/04/15 15:00

Atzo gauean egon nintzen Zura taldeak Hondarribiko Banako aretoan egin zuen Ilargi Handi Zauri Zarae diskoaren aurkezpenean. Xabi Strubellen gidaritzapean, talde honek emango du zer esana datozen hilabete eta urteetan. Abisua pasa.

Xabi Strubell musikari on eta pertsona zintzoa da. Dut taldean aritutakoa, gerora Anari eta Sorkun abeslariaren proiektuetan ere ibili da. 2003an sortu zuen Zura taldea.

Esteban Urkiaga "Lauaxeta" 1905ean jaio zen. 1937an akabatu zuten faxistek. Aurten, beraz, bere jaiotzaren mendeurrena beteko da.

Federico García Lorca poeta andaluziarra noiz jaio zen ez dut begiratu. Hala ere, bera ere Guda Zibilean hil zuten faxistek.

Bien garaikidea zen Nikolas Lekuona eta Francoren armadan ibili zen erizain lanetan, behartuta. Gudan hil zuten.

Lau lagun hauek (eta beste batzuk) parte hartu dute, modu batean edo bestean, Ilargi Handi Zauri Zarae CD-DVDan. Esan dugu 2005ean betetzen direla 100 urte Lauaxeta jaio zela. Potxo argitalzuloa (zer izen polita!) elkarte oñatiarrak enkargatu zien Xabi Strubell eta lagunei bi poeten arteko harremana jasotzen duten poemak musikatzea. Eta hori egin du Zura taldeak.

Ez daukat denbora asko atzoko kontzertuari buruzkoak pentsatu eta behar diren bezala hemen adierazteko, baina kontzertua asko gustatu zitzaidala esan behar dut. Jende asko, lagun asko bildu ziren oso arty den aretoan: Juan Luis Goenagaren margo eta arropak, Gari Garaialderen surf argazkiak eta giro lasaia.

Larunbatean taldea Elorrion egongo da eta datorren astean, ostegunean, Donostian.

Azpikoa, prentsa-oharretik atera dut. Portzierto, Donostian sarrera doakoa da.

Prentsa-oharrekoa kopiatu aurretik, apirilaren 13an aurkeztu zuten diskoa Bilbon. Apirilaren 14ko prentsak ondokoa jaso zuen:

Berria

Diario Vasco

Gara

Correo

Ernest Lluch-Amarako kultur etxeak apirilaren 21ean, arratsaldeko 19:30etan, areto nagusian ZURA taldeak eskainiko duen kontzertuaren berri eman nahi dizue.

Taldea 2003an sortu zuen Xabi Strubell-ek (gitarra eta ahotsa). Maketaren bat grabatu badute ere, hau da argitaratzen duten lehen lana. Strubell-ekin batera, honoko hauek osatzen dute taldea: David Martínez (gitarra), Iñigo Telletxea (baxua) eta Diego García (bateria). Martxel Mariskalen partaidetza ere ezin da ahaztu, taldeko abeslari eta letragile baita, nahiz eta ikuskizun honetan ez aritu.

Apirilaren 14an kaleratu dute "Ilargi Handi Zauri Zarae” Potxo argitalzuloak eta Metak disketxeak). Esteban Urkiaga "Lauaxeta"k 1935-36an euskaratutako Federico García Lorcaren poemak musikatzeko proiektua jasotzeko gonbidapena jaso zuen taldeak eta hori da egin dutena. Gainera, lan hau argitaratu da euskal poeta honen jaiotzaren mendeurrena betetzen den urte berean. Diskoaren liburuxkan, garai hartako beste banguardista baten irudiak erabili dira, Nikolas Lekuona.

Ikuskizunak, berriz, artea bere osotasunean du oinarri. Disziplina desberdinen artean zubiak eraikiz, ikuskizunean Lorca eta Lauaxetaren artean sortutako harreman literarioa taularatuko da, antzerkia, musika, poesia, pintura eta arte bisualak uztartuz.

Alde batetik, antzerki baten bitartez Lorca eta Lauaxeta ikusiko ditugu bakoitza bere hizkuntzan poemak errezitatzen, elkarrizketa bat sortuz. Jarraian, ZURAk harreman horretako poemak musikatzetik sortutako musika joko du, errezitatzeari utzi gabe. ZURAren emanaldia proposamen bisualak lagunduko du, DVDaren haritik.

Kolaboratzaileak ez dira faltako. Diskoan Xabi Erkizia, DJ sucio, El brujo eta Kenitra. Zuzenekoan ere parte hartuko dute gehienek.

etiketak: Kultur harrikadak
xabi zura
xabi zura dio:
2005/04/15 21:40

aupa mikel.

polita izan zen atzokoa ta jendea gustura geldiu zen. gustura egon ginen estreinuaren urduritasuna alde batera utzita.

nahiko nuke pixkat argitu jendeak ikusi dezakena gure ikuskizunean.

antzerki sarrera bat lorka-lauaxeta harremana ekartzen diguna gogora. gero taldeak hartzen du erreleboa ta diskako kantak jotzen ditugu. jarraian antzerki-musika lotura duen tarte bat. ondotik beste lau kanta jotzen ditugu, zuraren kantu berriak.

ikuskizuna garatuz goaz ta erritmoa hartu behar diogu baina konten gaude.

musikalki zurrunbilo bat da kontzertua: post-hardcorea, hip hopa, flamenkoa, dantzamusika, freejazz tarteak. bizi ditugun garai kaotikoen isladak.

atzean uneoro irudia dago. diskoko DVDa lehenik ta gero fotomuntaiak ta lekuonaren irudiak.

biratxoaren datak:

apirila:

  1. elorrio arriola 23:00
  2. donosti ernest lluch 19:30
  3. oñati gazteleku
  4. bilbo kafe antzokia
  5. getaria-ketarri
  6. durango metak jaia
  7. andoain gaztetxea.
  8. irun zabaltza plaza(plaza ensanche).

animazte.

xabi zura
xabi zura dio:
2005/04/15 21:45

barka: datak ez dira agertu.

elorrio arriola/apirilak 16. donosti amara kultur etxea/ apirilak 21. oñati gaztelekua/apirilak 23. bilbo kafe antzoki/apirilak 28. getaria ketarri/ apirilak 30. durango kafe antzoki/maiatzak 1. andoain gaztetxea/maitzak 13. irun ensanche plaza/ maiatzak 14.

tusuri
tusuri dio:
2005/04/15 23:00

Nik ez dut ez dikoa entzun eta ez nintzen kontzertuan egon, baina badut gogoa entzuteko. Interesgarria dirudi oso. Aspalditik ari naiz Zura-ri buruzko komentarioak-eta entzuten... Amarako kontzertuan hutsik gabe izango naiz.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter